euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Jazoera', 'Berriketari' eta 'Mezulari' dute izena Caracas, Santiago eta Necocheako euskal buletinek

2012/12/21

Iñaki Etxepare txelistak kontzertua eman zuen Txileko Santiagoko Euskal Etxean (argazkia Berriketari)
Iñaki Etxepare txelistak kontzertua eman zuen Txileko Santiagoko Euskal Etxean (argazkia Berriketari)

PUBLIZITATEA

Venezuelatik, Argentinatik eta Txiletik hiru euskal etxeren buletinak heldu zaizkigu, hiru elkarte hauen azken jardueren berri emanez. Caracaseko Eusko Etxeak Jazoera buletinaren 21. zenbakia plazaratu du, Santiagoko Eusko Etxeak Berriketari albistariaren 46.a, eta Necocheatik Mezulari buletinaren abenduko alea heldu zaigu. Jarraian, hiru buletinak PDF formatoan.

Donostia-San Sebastián. Caracas, Santiago eta Necocheako euskal etxeetatik elkarte hauen azken jardueren berri ematen duten buletinak jaso ditugu. Caracaseko Jazoerak, adibidez, elkarteak egin zuen Eguberriko bazkariaren berri eta Valentziako Euskal Etxearen Gabon afariaren berri dakar, beste artikulu eta erreportajeen artean. Santiagoko Berriketarik, berriz, Euzko Etxean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta egin ziren jarduerei buruzko argazki erreportaje ederra agertzen da, eta bertan kontzertua eman zuen Iñaki Etxepare txelo-jotzailearen kontzertu eta biraren berri ere. Azkenik, Necocheako Mezulari albistariak Pakea Bizkaia ontziaren bisita aipatzen du gai nagusien artean.

Jarraian, hiru buletinak (eta azaroko Jazoera ere) PDF eta Word formatoan:

Caracas:

-Jazoera 21 (Abendua 2012)

-Jazoera 20 (Azaroa 2012)

Txileko Santiago: 

-Berriketari 46 (Azaroa 2012)

Necochea: 

-Mezulari Necochea (Abendua 2012)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia