euskal diaspora eta kultura
2011/08/17
PUBLIZITATEA
Valencia-Naguanagua, Venezuela. Gauzak prest dira Valencia ondoan egonik izaera independentea duen Naguanagua hirian datorren larunbatarekin Begoñako Andra Mariaren jaiei ekiteko. Euskal adbokazio honen aldeko debozioa aspaldikoa da eskualde honetan eta kolonia garaiko euskal presentziaren adierazle.
Herrian dagoneaz gain, Caraboboko Eusko Etxeak ere badu Begoñako Amaren irudiaren erreprodukzioa, aire librean, egun hauetako ekitaldiak lore sorta bat alboan presidituko duena. Hona ekitaldi egitasmoa:
-11:30am Meza santua
-12:00pm Euskal eta Venezuelar Ereserkiak eta banderen igoera
-12:30pm Pilota partidak Eusko Etxeko kantxan
-01:00pm Bazkaria Eusko Etxean
-03:00pm Erromeria
Aldi berean, Caracasko Eusko Etxetik eskaera luzatu dute jakin arazteko larunbatean Caracastik Valenciara hurreratu nahi duten guztiei, hiriburuko Eusko Etxea autobus bat antolatzen saiatzen ari dela parte hartzeko, baina gauzak behar bezala egiteko lehen bait lehen beharko lukeela jakin zenbat jendek nahiko lukeen hala egin, izan ere garaiz eta tamainaz autobus egokia harrapatzeko. Autobusa debalde izango da, baina otoi eskatzen zaie interesatuei, lehen bait lehen izena eman dezaten elkarteko Idazkaritzara deituz 0212-4816131 zenbakira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus