euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caraboboko Euskal Etxeak giro ederrean ospatu zuen 39. urteurrena, kantu, musika eta dantzarekin

2014/12/22

Carabobo estatuko lagun asko bildu ziren euskal etxearen urteurren festara (argazkia Carabobo EE)
Carabobo estatuko lagun asko bildu ziren euskal etxearen urteurren festara (argazkia Carabobo EE)

PUBLIZITATEA

Venezuelako Valentzia hirian du egoitza Caraboboko Euskal Etxeak eta iragan azaroaren 22an bertara bildu ziren elkarteko bazkideak festa egun atseginaz gozatzeko prest. Ia ehun lagunek parte hartu zuten jaian eta giro ederrean egin zuten topa, elkartearen 39 urteak ospatuz.

Valencia, Venezuela. Caraboboko Euskal Etxeak lagun asko bildu zituen bere 39. urteurreneko festara eta hantxe izan ziren Valencia hiriko euskal familia gehienak. Arrate Coscojuela elkarteko presidenteak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, 79 bazkide eta gonbidatu izan ziren bertan.

Ander Unamuno bazkidea aritu zen sukaldari eta sardina eta txerrikumea izan ziren menuaren izarrak. Presidentak hitzaldi labur bat egin zuen, bazkideei ongi etorria emanez eta 39 urte hauetan elkartearen alde lan egin dutenei esker ona agertuz. Euskal Etxeak beste 39 urte --gutxienez--  bete ditzan topa egin zuten denek. Bazkalostean giro oso ona izan zen eta bazkideak kantuan eta dantzan ibili ziren, gogotsu.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia