Cañuelas, Argentina. Argentinako euskal etxeetako hainbat dantza talde bilduko ditu, aurten ere, Cañuelasko Euskal Etxeak Aberri Egunaren karietara antolatutako Dantzari Topaketan. Ekitaldia oraingoan Euskal Etxearen 60. urteurren programa barruan gertatuko da, apirilaren 18an eta 19an, eta ohiko egitarauari jarraituko dio: larunbat arratsaldean hasiko da kalejira eta dantzaldiarekin. Erromeria Daniel ‘El Jopo’ Galfredok animatuko du; eta igandean, azken agur afaria. Danborrada, abesbatza eta oroigarriak ere eskainiko dituzte anfitrioiek.
Prezioari dagokionez, dantzari, taldeko zuzendari eta laguntzaileentzako voucherrak 2.000 pesona salduko dira, larunbateko afari eta erromeria, ostatua SMATAn, igandeko gosaria eta despedida bazkaria barne. Larunbateko bazkarian ere parte hartu nahi izanez gero, 300 peso gehitu beharko litzaioke prezioari (edaririk gabe).
Antolatzaileek gogorarazten dute talde guztiek dantza bana aukeratu behar dutela eta euskal etxeko erreferente batekin bidaiatu. Partaideen zerrenda (izen-abizenak eta NAN barne) euskal etxeetako helbidetik bidali behar dira nahitaez margaita18@yahoo.com.ar helbidera, apirilaren 9a baino lehen.
Informazio gehiago, margaita18@yahoo.com.ar helbidean edo 2226 515135 telefonoan.