euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Denak Baten omenaldia bertako poeta Guillermo Etchebehereri, babesa emanez haren obra osoa argitaratzeko

2023/09/13

Denak Bateko lehendakari Veronica Zulaica, Cañuelaseko D.F. Sarmiento Liburutegiko zuzendari Juan Manuel Rizzi hizlariarekin eta Rancho Cultural Los Uncalitosko Susana Frasseren Euskal Etxean hizlari
Denak Bateko lehendakari Veronica Zulaica, Cañuelaseko D.F. Sarmiento Liburutegiko zuzendari Juan Manuel Rizzi hizlariarekin eta Rancho Cultural Los Uncalitosko Susana Frasseren Euskal Etxean hizlari

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Euskaldunen biloba, Guillermo Etchebehere idazlea joan den mendean jaio zen Cañuelasen. Artean nerabea zela, sorterria utzi eta Buenos Aires hirira abiatu zen. Bertan bere lehen liburua argitaratu eta 40ko hamarkadan "Lilulí" intelektual eta artisten taldea osatu zuen. Carlos Gorostiza antzerkigilearen laguna, Atahualpa Yupanquik musikatu zituen olerkien egilea, gaur egun Cañuelasko auzo batek bere izena darama. Joan den ostiralean, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna, Denak Bat Euskal Etxeak omenaldia egin zion eta bere lan osoaren berrargitalpena iragarri zuen.

Hitzaldia Cañuelaseko D. F. Sarmiento Liburutegiko zuzendari eta Filosofia irakasle den Juan Manuel Rizzi, Etchebehereren obraren adituak eman zuen. Idazlearearen biografia komentatua eskaini zuen eta haren olerkien aukeraketa baten irakurketa partekatu zuen. Rizzi, gainera, olerkariaren poesia osoa bilduko duen argitalpen baten sustatzaileetakoa da, jatorriz 4 liburutan bilduta, eta argitaratu gabeko 11 poema ere izango dituena, berak egindako ikerketa biografiko eta literario batekin batera.

Elkarlaneko edizioa: garaiz zaude zure alea erreserbatzeko

Euskal Etxea Etchebehereren literatur ekoizpena berreskuratzeko proiektuko lagun izan da, ekimena Rancho Cultural Los Uncalitosek, Silencio y Voces Kafe Literarioak eta Cañuelaseko D. F. Sarmiento Liburutegiak osatutako taldearena izanik. Edizio kolaboratiboa aurresalmenta motakoa egitea erabaki zuten. Liburuak 260 orrialde izango ditu eta Argentinako poesian espezializatutako Buenos Airesko Ediciones Del Dock argitaletxeak argitaratuko du. Obra inprentan sartzear dago eta bi hilabete barru eskuragarri egotea aurreikusten da.

Argitalpenarekin lagundu nahi duenak, Guillermo Etchebehereren Obra Osoaren ale bat erosiz, liburua erreserba dezake, $2500 peso transferituz (eta gainontzekoa argitaratzen den unean ordainduz), edo zuzenean erosi, $5000 transferituz.

Transferentzia egitean, WhatsApp zenbaki honetara jakinaraztea eskertuko dute: 549 2226 522972 (Juan Manuel Rizzi, Biblioteca D. F. Sarmiento).

Transferentziarako datuak:
Alias: BIBLIOTECACOLECTA
CBU: 0070391630004011478246

Guillermo Etchebehereri buruzko xehetasun gehiago:
http://guillermoetchebehere.blogspot.com
https://canuelas.gob.ar/biblioteca/index.php/etchebehere-guillermo



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia