euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Denak Bat saritua, Marcos Paz hiriko euskal etxearen lagun etortzeagatik bertako Immigrantearen Jaian

2018/11/22

Marcos Pazeko Immigrantearen Jaian, desfilea eta euskal taberna
Marcos Pazeko Immigrantearen Jaian, desfilea eta euskal taberna

PUBLIZITATEA

Marcos Paz, Argentina. Buenos Aires probintziako Marcos Paz herriko Immigrantearen Jaia bere 19. ediziora iritsi da aurten eta azaroaren 16tik 18ra ospatu zuten marcospaztarrek; omenaldiak, musika eta dantza ikuskizunak, desfilea eta sukaldaritza tipikoa batu zituen bertako jaialdiak. Urtero bezala, hiriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak hartu zuen bere gain Euskal Herriaren odezkari eta erakusle izateko ardura; baina ez zuen bakarrik egin, izan ere Cañuelasko Denak Bat-eko kideak lagun izan baitzituzten euren betebeharrean.

Taberna itxuraz muntzatu zuten standean pintxoak, bokatak, txistorra, txuletoia eta ‘goxua’ eskaini zituen Euskal Etxeak. Eta taula gainean, euskal dantza tipikoenak dantzatu zituzten Cañuelasetik etorritako neska-mutilek.

Izan ere, dantza ikuskizunaren baitan eman zioten saria antolatzaileek Cañuelasko Euskal Etxeari, bere partaidetza eskertzeko. Zuhaitzaren Herria-ko Martín Garitonandiak eskuratu zion diploma Denak Bat-eko Daniel Sancholuz-i.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia