euskal diaspora eta kultura
2011/03/03
PUBLIZITATEA
Cañuelas, Argentina. Bosgarren urtez jarraian 'Denak Bat' euskal etxeak dantzarien 'eskualde topaketa' egingo du martxoaren azken asteburuan. Bederatzi euskal etxe daude dagoeneko dantzatuko dutenen zerrendan: Cordobako 'Gure Txokoa', Villa Mariako 'Euzko Etxea', Maipuko 'Anaitasuna', Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak', La Platako 'Euzko Etxea', Buenos Airesko 'Ekin Dantzari Taldea' eta 'Accion Vasca', Gral. Rodriguezko 'Eusko Aterpea' eta 'Gral. Las Herasko Euskal Etxea'.
Ekimenaren egitarauari dagokionez, larunbat eguerdian hasiko dira biltzen neska-mutilak euskal etxeko egoitzan eta iluntzean hasiko da ikuskizuna etxeko abesbatzaren eskutik eta Sarriegi maisuaren piezak joko dituen danborrada batekin. Dantzaldia herriko plazan egingo da eta ondoren partaide guztiak euskal etxean bilduko dira afari eta erromeria partekatzeko. Ostatua Smata-ko instalazioetan izango da eta erreki batekin bukatuko da festa igande eguerdian, Nekazaritza Elkartean.
Vaucherren prezioa --larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria-- 200 pesokoa izango da dantzari eta taldeetako zuzendarientzat eta 220 pesokoa laguntzaileentzat. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko, helbide hauetara idatzi: margaita18@yahoo.com.ar edo vetcanuelas@yahoo.com.ar.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus