euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Dantzari Topaketaren 8. edizioa apirilaren 5 eta 6an izango da, Denak Bat-ek antolaturik

2014/02/28

Aberri Eguneko Dantzari Topaketan etxe anfitrioko txikiak ere dira protagonistak; irudian, VI. Topaketaren dantzak (argazkia EuskalKultura.com)
Aberri Eguneko Dantzari Topaketan etxe anfitrioko txikiak ere dira protagonistak; irudian, VI. Topaketaren dantzak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Erabat finkatuta dagoen ekitaldia da Argentinako euskal gizataldearen egutegian eta ez da gutxiagorako. Eskualdeko euskal etxeei begira jaiotako proposamen hura emeki haziz joan da urtez urte eta gaur egun ehunka kilometro egiten dituzten dantza taldeak ere biltzen ditu programara. Cañuelasko Denak Bat-ek antolatutako Aberri Eguneko Dantzari Topaketa 8. ediziora iritsiko da aurten eta apirilaren 5 eta 6an burutuko da aurtengoan. Festaren xehetasunak eta vaucherren prezioak EuskalKultura.com-en artikulu honetan.

Cañuelas, Argentina. Badago Aberri Eguna ospatzeko era ugari eta Buenos Aires probintziako Cañuelasko euskal etxeak gazteak bilduz egiten du duela zortzi urte. Ekimenak oso harrera ona izan zuen hasiera-hasieratik euskal etxeetako dantzarien artean; alde batetik euren trebetasuna dantzari gisa erakusteko aukera bikaina delako; bestetik, bi eguneko lagun arteko euskal jaia ziurtatzen duelako. Honi lotuta, esan beharra dago euskal etxeko kideek lan handia egiten dutela antolaketa zaindua eta ondo pasatzeko baldintza onenak eskaini ahal izateko.

Aurtengo jaialdia, Dantzari Topaketaren 8. edizioa, apirilaren 5 eta 6an izango eta programak betiko hurrenkerari jarraituko dio: larunbat eguerdian hasiko dira biltzen neska-mutilak euskal etxearen egoitzan eta iluntzean kalejiran joango dira bertatik herriko plazara. Dantza ikuskizuna bertan muntatuko diren tauletan burutuko da, komunitate osoari irekita, bertako danborrada donostiarra partaide. Ondorengo afaria eta erromeria euskal etxean egingo dira eta ostatua, Smata-ko instalazioetan izango da, urtero bezala. Jaia erreki batekin bukatuko da igande eguerdian.

Vaucherren prezioari dagokionez, eta euskal etxeak plazaratu duenez, 450 pesokoa izango da dantzari eta taldeetako zuzendarientzat eta 470 pesokoa laguntzaileentzat, bi kasuetan larunbateko afari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria barne. Informazio gehiago jasotzeko edota erreserbak egiteko, kontaktu helbideak hauexek dira: margaita18@yahoo.com.ar edo vetcanuelas@yahoo.com.ar.

Datorren igandean, Euskal Inauteria Cañuelasen

Bukatzeko, Cañuelasko Denak Bat-etik jakinarazi digute aurten ere euskal etxeak parte hartuko duela herriko ‘Antzinako Inauteri’etan. Hitzordua etzi da, martxoaren 2an, eta kabalkadaren baitan Lantzeko Inauteria eskainiko diote euskal dantzariek publikoari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia