euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Aberri Eguneko 17. Dantzari Topaketaren bideoa: proposamen berrituak arrakasta lortu du (eta II)

2025/04/15

Dantzarien 17. Topaketa Cañuelasen. San Martin plazako agertokian, Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiko dantzari taldea
Dantzarien 17. Topaketa Cañuelasen. San Martin plazako agertokian, Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiko dantzari taldea

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Joan den apirilaren 5ean, ohiko Dantzari Topaketaren 17. edizioarekin batera, Cañuelasen ospatutako 2025ko Aberri Egun berrituari pilota erakustaldi triangeluar bat eta mus txapelketa gehitu zaizkio. Horrez gain, igandean egiten zen bazkaria, larunbatera ekarri zen, muslari, pilotari, dantzari eta ekitaldiko gainerako partaideek bat egin eta denbora pasatu ahal izan zezaten elkarrekin. Aukera izan zen baita ere opari batzuk trukatzeko eta ordezkaritza batzuei, Saladillo eta Ayacuchokoari kasu, oroigarriak —oraingoan, haritz bat— banatzeko. Euskadiren ordezkari Sara Pagolak ikurrin bat eman zion Maria Jose Oyharzabal bertako Denak Bateko lehendakariari, eta honek Cañuelaseko Uribelarrea polo gastronomikoko produktuen kutxa bat jaso zuen.

"Gainditu egin ditugu geneuzkan espektatibak. Esker onak eta iritzi positiboak baizik ez ditugu jaso". "Poztasun eta adiskidetasun handiko giroa izan dugu lagun, goizetik musarekin hasi eta erromeria amaitu arte, igande goizeko 5etan”

María José Oyharzabal, Cañuelasko Denak Bat-eko lehendakaria

Berritasunetako bat Mus Txapelketa Azkarra izan zen, eta asko harrituta, Pablo Pavesak eta 8 urteko bere seme Gino Pavesak osatutako bikoteak irabazi zuen. Ez da aita-semeok elkarrekina jokatzen duten lehen txapelketa. Aurretik, Saladillon eta Juninen ere aritu izan dira. Baina hemen, irabazle atera ziren. "Poz galanta izan zen biontzat, eta aitortu behar dut muslari guztientzat ere hala izan zela, hainbat euskal etxetatik deitu baitigute zoriontzeko", azaldu dio EuskalKultura.eus-i Pavesak, Argentinan euskal jokoaren sustatzatzaile nagusietakoa den chacabucotarrak. Eta gaineratu du: "Onena izan zen txapelketa honek ez zuela saririk ematen dirutan; izan ere, gure asmoa jokoa zabaltzea baita, euskal kulturaren adierazgarri den heinean. Egiari zor, oso ondo antolatuta egon zen, beraz, nire ustez, Aberri Eguneko Txapelketa hau geratzeko etorri dela uste dut".

Bere aldetik, María José Oyharzabal pozik dago proposamen berrituak lortutako onespenagatik. "Gainditu egin ditugu geneuzkan espektatibak. Esker onak eta iritzi positiboak baizik ez ditugu jaso, eta Mus Txapelketari buruz bereziki, onespen izugarria. Euskal etxeko zuzendaritza taldea garen aldetik, aurten ezberdin muntatu dugun egitarau hau askoz inklusiboagoa, zabalagoa eta erakargarriagoa iritzi diogu. Pozik gaude oso, ekitaldia nola garatu den ikusita, poztasun eta adiskidetasun handiko giroa izan dugu lagun, goizetik musarekin hasi eta erromeria amaitu arte, igande goizeko 5etan”, baietsi du Denak Bateko lehendakariak.

Egunaren laburpena bideo batean

 
Danborrada, Denak Bat Abesbatza eta 17. Dantzari Topaketa (irudia EuskalKultura.eus)

Bere aldetik, María José Oyharzabal pozik dago proposamen berrituak lortutako onespenagatik. "Gainditu egin ditugu geneuzkan espektatibak. Esker onak eta iritzi positiboak baizik ez ditugu jaso, eta Mus Txapelketari buruz bereziki, onespen izugarria. Euskal etxeko zuzendaritza taldea garen aldetik, aurten ezberdin muntatu dugun egitarau hau askoz inklusiboagoa, zabalagoa eta erakargarriagoa iritzi diogu. Pozik gaude oso, ekitaldia nola garatu den ikusita, poztasun eta adiskidetasun handiko giroa izan dugu lagun, goizetik musarekin hasi eta erromeria amaitu arte, igande goizeko 5etan”, baietsi du Denak Bateko lehendakariak.

Cañuelasen Aberri Eguneko euskal etxe eta elkarte partaideak, eta haien herria:

- Ayacucho, “Euskal Odola” 
- Buenos Aires, “Laurak Bat”
- Buenos Aires, “Euskaltzaleak”
- Buenos Aires, “Iparraldeko Euskal Etxea”
- Buenos Aires, "Oihankide"
- Chacabuco, Centro Vasco “Guillermo Larregui”
- Chivilcoy, “Beti Aurrera”
- Gral. Rodríguez, “Eusko Aterpea”
- La Plata, “Euzko Etxea”
- Las Heras, “Zazpirak Bat”
- Magdalena, “Ongi Etorri”
- Marcos Paz, “Zuhaitzaren Herria”
- Mar del Plata, “Denak Bat”
- Navarro, “Eusko Txokoa” 
- Paraná, “Urrundik - Presencia Vasca”
- Pergamino “Lagun Onak”
- Saladillo, “Itxaropen”



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia