Cañuelas, Argentina. Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Dantzarien Topaketa apirilaren 6an eta 7an izango da aurten, ohiko programarekin. Voucherren prezioa bakarra izango da aurten dantzari, zuzendari eta laguntzaileenzat eta $1.200 balioko ditu erromeria, ostatua (Smatan), eta igandeko gosari eta bazkaria barne. Larunbateko bazkariarekin, $200 gehiago izango dira eta aukera merkeago bat ere egongo da: dantzarien %20ak familien etxeetan lo eginez, $400 merkeago beraz.
13. Topaketa honen programa dantzaldiarekin hasiko da eta erromerian Daniel "el Jopo" Galfredo abeslariak bere emanaldi herrikoia eskainiko du.
Informazio gehiago jasotzeko edota erreserbak egiteko, harremanetan jarri Margarita Mathieu-rekin, margaita18@yahoo.com.ar helbidera.
Dantzarekin edota musikarekin lotuta dauden gaiak adosteko, berriz, Veronica Zulaicarekin (vzulaica@hotmail.com) edota Jimena Bengochearekin (jimebengochea@gmail.com).