euskal diaspora eta kultura
2012/02/22
PUBLIZITATEA
Cañuelas, Argentina. Ehunka dantzari biltzen dira urtero Cañuelas herrian, bertoko euskal etxeak gonbidaturik. Topaketa bertako euskal erakundeak Aberri Eguna ospatzeko egiten dituen ekitaldien barne dago, erromeria eta igandeko bazkariarekin batera.
Denak Bat euskal etxetik EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionez, larunbat goizean hasiko dira biltzen neska-mutilak Smata-ko instalazioetan eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 5ak aldera euskal etxera abiatuko dira 6:30etan kalejirarekin hasteko. Dantza eginez eta abestuz helduko dira San Martin Plazara eta bertan prest egongo den oholtza gainean izango da dantza emanaldia. Ikuskizuna bukatzean, erromeria ospatuko da euskal etxeko egoitzan. Beti bezala, Argentinako beste leku batzuetatik helduta parte hartuko duten dantzari eta delegazioen ostatua Smata-ko instalazioetan izango da eta jaia igande eguerdian, eta erreki batekin bukatuko da.
Vaucherren prezioari dagokionez --larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria-- 230 pesokoa izango da dantzari eta taldeetako zuzendarientzat (gehienez bi zuzendari) eta 250 pesokoa laguntzaileentzat. Gogoratu hitzordua martxoaren 31eta apirilaren 1ean dela.
-Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko, helbide hauetara idatzi: margaita18@yahoo.com.ar edo vetcanuelas@yahoo.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus