euskal diaspora eta kultura
2012/03/09
PUBLIZITATEA
Cañuelas, Argentina. Atzo bertan antolatzaileetakoa den Margarita Mathieu-k EuskalKultura.com baieztatu zionez, Aberri Eguneko VI. Dantzarien Elkarretaratzeak ez du bestela, egitarauari dagokionez, aldaketarik izango, data salbu. Beraz, eta gure irakurleen oroigarri, otsailaren 22an argitara eman genuen oharra ekarri dugu lerro hauetara, zer edo zer egokituta.
Cañuelasekoa ezinbesteko hitzordua bilakatu da azken urteotan Buenos Aires probintziako eta urrunagoko hainbat dantzari eta dantza taldeentzat. Izan ere, ehunka dantzari dira urtero Cañuelasen biltzen direnak, bertoko euskal etxeak gonbidaturik. Topaketa bertako euskal erakundeak Aberri Eguna ospatzeko egiten dituen ekitaldien barne dago, erromeria eta igandeko bazkariarekin batera.
Aurten ere --baina orain apirilaren 14ean, larunbata, eta 15ean, igandea--, larunbat goizean hasiko dira biltzen neska-mutilak Smata-ko instalazioetan eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 5ak aldera euskal etxera abiatuko dira 6:30etan kalejirarekin hasteko. Dantza eginez eta abestuz helduko dira San Martin Plazara eta bertan prest egongo den oholtza gainean izango da dantzarien emanaldia. Ikuskizuna bukatzean, erromeria ospatuko da bertatik hurbil den euskal etxeko egoitzan. Ohi bezala, Argentinako beste leku batzuetatik helduta parte hartuko duten dantzari eta delegazioen ostatua Smata-ko instalazioetan izango da eta jaia igande eguerdian, eta erreki batekin bukatuko da.
Vaucherren prezioari dagokionez --larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria-- aurten 230 pesokoa izango da dantzari eta taldeetako zuzendarientzat (gehienez bi zuzendari) eta 250 pesokoa laguntzaileentzat.
-Informazio gehiagorako edo izena emateko, helbide hauetako batera idatzi: margaita18@yahoo.com.ar edp vetcanuelas@yahoo.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus