euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelaseko (Argentina) EEak II. Dantzari Egunean parte hartzeko deia egin du, Aberri Eguneko ospakizunekin bat

2008/02/25

Iazko Dantzari Egunean Cañuelasen egin zen erakustaldietako bat (argazkia infocanuelas.com)
Iazko Dantzari Egunean Cañuelasen egin zen erakustaldietako bat (argazkia infocanuelas.com)

PUBLIZITATEA

Aberri Eguneko ospakizunekin batera Cañuelaseko 'Denak Bat' elkarteak Dantzari Eguna izeneko topaketaren bigarren edizioa antolatu du. Topaketa honetan Argentinako euskal etxeetako dantza taldeek parte hartu ahal izango dute. Gonbidapena euskal elkarte guztiei irekia da, nahiz eta kasu askotan urruntasunak bidaia errazten ez duen duen. 'Gure asmoa dantzariei biltzeko aukera berri bat ematea da, Euskal Astean bezala, bertan sortzen diren harreman eta adiskidetasun eta lankidetzak mantendu eta garatu ahal izateko', azaldu dio EuskalKultura.com-i Margarita Mathieu Denak Bateko presidenteak.
Denak Bat Euskal Etxeak Argentinako euskal dantza talde guztiei Dantzari Egunean parte hartzeko gonbidapena luzatu die. Jaialdia apirilaren 12 eta 13an egingo dute, Aberri Eguneko ospakizunekin batera. Egun berezia da hau Diasporako euskaldun askorentzat eta Cañuelaseko arduradunek euren inguru argentinarreko euskal etxeetako lagunak bildu eta jai giroan ospatu nahi dute.

Iaz egin zen jaialdiaren lehen edizioa eta arrakastatsua suertatu zen. Bertan Mar del Plata, Chascomus, La Plata, Saladillo, Lomas de Zamora, Pergamino eta General Villegas-eko dantza taldeek hartu zuten parte. 'Aurten talde gehiago ere etortzea espero dugu, dagoeneko Jose C. Paz eta Suipachakoekin hitz egin dugu, ea etortzeko aukerarik duten', aurreratzen du Margarita Mathieuk.

Harremanak eta lankidetza estutu

Hitzordua larunbatean hasiko da, ongi etorriarekin, jokoekin eta herri kirolekin. Gero dantza erakustaldia egingo da Cañuelaseko plaza nagusian eta ondoren erromerian bilduko dira denak. Igandean bazkari herrikoia egingo dute. Asteburuan zehar danborrada ere joko dute. Hasieran urtarrilaaren 22an, Cañuelaseko euskal etxearen urteurrenean egin behar zuten danborrada, baina Mathieuk azaldu duenez Argentinako oporraldiekin lotutako arazoak tarteko atzeratzea eta apirileko programara biltzea erabaki zuten.

'Iazko topaketa oso polita izan zen eta denak pozik gelditu ziren', azaltzen du Denak Bateko lehendakariak. 'Dantzarien topaketak urtean behin izaten dira, Euskal Astean eta guk gazteei berriz ere bildu eta Euskal Astean egindako lagunekin egoteko eta uneak eta egindako lana partekatzeko aukera eman nahi genien. Euskal Astean harreman eta adiskidetasun oso sakonak sortzen dira eta honakoa berriz elkartzeko aukera baliagarria izan daiteke'.


Lotura interesgarriak

Denak Bat Euskal Etxea, Cañuelas
www.geocities.com/canuelasdenakbat

Iazko topaketaren argazki erreportaia
www.infocanuelas.com webgunean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia