euskal diaspora eta kultura
2011/07/04
PUBLIZITATEA
Cañuelas, Argentina. Hego Ameriketako hainbat herritan dir-dir aritu da aurten ere San Juan sua. Argentinar erara -- hau da, hotzari aurre eginez, eta suaren epeltasuna aprobetxatuz, -- Cañuelaseko herritarrek neguko solstizioa -- udakoa Euskal Herrian eta Ipar Hemisferioan – ospatzeko errituan hartu zuten parte joan den ekainaren 25ean.
[Cañuelaseko euskaldunek ere piztu zuten San Juan sua (argazkia El Ciudadano)]
Denak Bat-eko lagunen eskutik, jendea euskal etxearen aurrera bildu zen arratsaldeko 6etan eta handik, eta mozorro beldurgarri eta koloredunez jantzita, kabalkadan joan ziren etxeko kideak, dantzariak eta publikoa Rawson eta 25 de Mayo kaleetako eremura.
[San Juan Gaueko ospakizunaren bideoa (bideoa El ciudadano)]
Sorgin panpinarekin batera, su artifizialak ere erre zituzten Denak Bat euskal etxekoek beren ospakizunean. Suaren inguruan, berriz, euskal etxekoko eta Las Cañuelas Eskolako dantzariek euskal dantza ikuskizuna eskaini zioten bildutako jendeari.
Naturaren omenezko erritua bukatuta, Cañuelaseko euskaldunak euskal etxeko egoitzan bildu ziren jaiarekin jarraitzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus