euskal diaspora eta kultura
2010/10/06
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko batzordeak elkarteak antolatzen duen XX. Euskal Jaian parte hartzeko gonbidapena luzatu dio komunitateari. Hitzordua, datorren larunbatean, urriaren 9an, izango da. Programa goizeko 11:30etan hasiko da Esku Pilota Txapelketa batekin: Lehian, euskal etxeko Esku Pilota eskolako kideak arituko dira Chascomus Pilota Klubean.
Arratsalde partez, zazpietatik aurrera, elkartean aurten hil diren bazkideen aldeko elizkizuna egingo da Nuestra Señora de la Merced katedralean, horien artean José María Larralde, Domingo Yezza, Teresa Fresco de Ayerza eta Delia Heguiabehere de Lahurnagaray daudela.
Chascomusko XX. Euskal Jai hau erromeria batekin bukatuko da. Euskal Etxeko 'Eusko Hazia' Taldeko dantzariek Cañuelasko dantzariekin eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko kideekin partekatuko dute oholtza. Larunbat gaueko jaian Batzordeko kideek erakundeko 2010/2011 tarterako alkate berria ere aukeratuko dute, egungo Osmildo Aranchetbehera-ren txanda har dezan. Bestalde, erromerian dantzari anfitrioiak Euskal Herriaren gaur egungo egoeraz mintzatuko zaizkie hurreratzen diren lagunei, adierazten du Zingirako Euskaldunak-ek banatutako oharrak.
Dantzez, musikaz eta afariaz gain euskal etxeko txikiek muntatutako standa bisitatu ahal izango da. Hitzordua Garay kaleko 77 zenbakian dagoen Bochistico Klubean izango da, sarrerak 5 peso.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus