euskal diaspora eta kultura
2009/05/21
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Cándida Domínguezek mende erdia eman du Tres Arroyos herriko hainbat familien etxeak eta haurrak zaintzen. Gogo eta etengabe, bizitzea tokatu zaion garaiak eskatu izan dion heinean, isilean eta honestki lan egin izan du eta hori dela eta belaunaldien artean ezaguna eta maitatua izan da. Besteen seme-alabak bereak bezala zaindu zituen, gogotsu, arduraz eta xamurtasunez. Bizitza osoan zehar egindako lan isila eta Tres Arroyoseko hainbat familietan zabaldu duen eredu ederragatik Hiru Erreka Euskal Etxeak Patrimonio Tresarroyense saria eman zion. 'Ez dakit zergatik emango zidaten niri. Nire aurpegi ederragatik izango da...', dio berak umoretsu.
Candidak 79 urte ditu eta Tres Arroyoseko Zahar-etxean bizi da. Gurpil-aulkian ibili behar du, belaunean duen minarengatik, baina hala ere beti umore oneko agertzen da, egoitzako lagun eta langileekin hitzegiteko prest.
Gaztetandik lanean
Candida hiru anai-arreben artean nagusia zen eta bere aita Makeatik (Lapurdi) Argentinara emigraturiko Istilart euskaldunaren lantegiko langilea zen Tres Arroyosen. Hamalau urterekin eskola utzi eta lanean hastea erabaki zuen, haurrak zaintzen eta etxeak garbitzen. Herriko hainbat familientzako etxeko bihurtu zen eta lehen belaunaldiko seme-alabak zaindu ostean haien seme-alabak ere zaindu zituen. Gisa hortakoa zen Candida eta familiako kideen artean sortzen zen harreman estua.
Candidak garbizale amorratua dela onartzen du, eta askotan etxeko nagusiak gelditu eta deskantsatzeko esan behar omen zion. Ez du sekula oporrik hartu, 'familia oporretan joaten zenean nik ateak, gortinak, sapaiak... garbitzeko aprobetxatzen nuen', dio.
'Zergatik eman zidan saria Euskal Etxeak? Nire ustez egindako lanarengatik eta beti jarrera ona eduki dudalako izan da. Ez da lan egitea soilik, baizik eta ondratua izatea lanean, ondo portatzea, gizabidea edukitzea', bukatzen du.
Elkarrizketa osoa, jatorrizko gazteleran La Voz del Pueblo webgunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus