euskal diaspora eta kultura
2010/11/23
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusia Hego Amerikan izan da azken egunotan, eta Canal Vasco katearen estaldura hobetu eta zabaltzeko hitzarmenak izenpetu ditu. Joan den ostiralean Telefonica enpresarekin sinatu zuen itunari esker, EITBren 'Canal Vasco' nazioarteko kanala Venezuelan, Kolonbian eta Txilen zabalduko dute. Canal Vascok egun duen estaldura bikoiztu eta 700.000 etxetara iritsiko da euskal diasporak garrantzi handia duen herrialde hauetan. Perun beste 700.000 etxetara iristen da dagoeneko seinalea.
Horrez gain, joan den astean Suriok zenbait bilera izan zituen Argentinako kable operadoreekin, herrialde horretan ere Canal Vasco katearen seinalea zabaltzekotan. Helburua, Canal Vasco Buenos Airesen ongi zabaldu ahal izatea. Argentinar probintzia honetan herrialde osoko biztanleen gehiengoa biltzen da eta Canal Vascoren zabalkuntza estrategian oso garrantzitsua izango litzateke. Bilerek ez dute emaitzarik eman oraindik, baina EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria den Patxi Arratibelen esanetan Buenos Airesen Canal Vasco ikusteko aukera "zabalik dago".
Mexiko, Argentina eta AEB 2011an
EITBk nazioartean zabaltzen jarraituko du 2011. urtean eta Mexiko, Argentina eta Ipar Amerikako Mendebalderako itunak lotzen saiatuko da. Alberto Suriok azaldu zuenez, "EITBren helburua ez da Euskadin bakarrik zerbitzu publikoa eskaintzea. Euskadiren errealitatea, irudia eta aktualitatea ere hurbildu nahi dugu euskal komunitateek presentzia handia duten lekuetara".
-Canal Vasco sintonizatzeko argibideak, hemen.
-Canal Vasco zuzenean internet bidez ikusteko, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus