euskal diaspora eta kultura
2008/07/29
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Txileko euskal komunitateak koktel batekin ospatu zuen Canal Vascoren aurkezpena, hainbat agintari eta euskal jatorriko berrehun bat enpresari bildu zituen ekitaldian. Aurkezpena Txileko Santiagoko Club de Polo y Equitación San Cristobal-en egin zen, ETBko plazaratu duenez. Jose Felix Azurmendi ETBko nazioarteko emisioen zuzendaria, Jon Erdozia Euskadiko ordezkaria Txilen eta Alejandro Hitschfeld Emprebask enpresari euskal-txiletarren elkarteko presidentea izan ziren ospakizunaren buru. Orain artean, Canal Vasco satelite bidez, edo, saio batzuk, tarteka beste kateetan ikus zitezkeen Txilen.
Orain, telebista kate arrunt gisa, bertako eta beste herrialdeetako kanaleekin lehian ikusi ahal izango da, hain zuzen ETBk Txileko GTD Manquehue enpresarekin lortu duen akordioari esker. Ekitaldian mintzatu zen GTDko zuzendariak, Fernando Sorok, Canal Vascoren programazioaren kalitatea nabarmendu zuen eta euskal jatorriko ikusleez gainera, kateari audientzia zabalagoa iragarri zion.
Harrera bikaina
Jon Erdozia Euskadiko ordezkariak, bere aldetik, biziki esrtu zuen gonbidatuen harrera beroa eta jendetsua. "Urrats handia eman da", adierazi zuen "eta beste pauso batzuk emango ditugula espero dugu, presarik gabe baina luzatu gabe". Joxe Felix Azurmendik, azkenik, txikitatik Txilerekin izan duen harreman estua ekarri zuen gogora. Ondoren GTDko Fernando Soro eta Fernando Ganaren lana eskertu zuen, izan ere, hilabete gutxitan, aurretik gestio luzeen ondoren lortu ez zena erdietsi baitute.
Azurmendik Canal Vascoko programazioa azaldu zuen, programazio horren hiru ildo nagusiak aipatuz: entretenimendua, kultura eta kirolak. Eduki hauen atzetik degoen lan-talde zabala ere izan zuen ahotan eta programazio horren eredu, bideo bat eskaini zuen.
Emprebaskek lehendakari berria
Alejandro Sande Hitschfeld Emprebask-eko presidente kargua estreinatu zuen ekitaldian eta bere mintzaldian enpresariek emandako erantzun ona eskertu zuen, euskal arloko gaiak eta ekimenak sustatzeko egiten duten ahalegina eta engaiamendua azpimarratuz.
Euskal Etxeko zuzendaritzako kideek eta bertako abesbatzak ere hartu zuten parte aurkezpen honetan. Gizonezkoez osatutako abesbatzak “Agur Jaunak!” eta beste euskal kanta ezagunak abestu zituen.
Canal Vascori buruzko informazio gehiago, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus