Bilbo, Bizkaia. TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketaren 3. edizioa hasiko da gaur euskal gazteen artean. Proposamena 11 eta 16 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago, eta sare sozialetan euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Aurreko bi edizioetan ez bezala, oraingoan, Bizkaia ezezik, Euskal Herri osoa eta Diaspora ere dauzka eremu. Parte hartzeko, Bziber lehiaketaren Instagram eta TikTok kontuak jarraitu beharra dago, erronkak jaso, bideoak egin eta hona igo: (@bziber_lehiaketa).
Edurne Azkarate aktorea da lehiaketako gidaria eta lau erronka botako dizkie gazteei Tik Token, ondoren gazteek bideoak egiten ditzaten. Erronkei erantzuten dietenek zozketa batean parte hartuko dute eta teknologiari lotutako "TikTok kutxa bat" (argi gurpila eta kroma egiteko tresnak) eta Bziber markako arropa izango dituzte sari. Apirilaren 10a da materiala igotzeko azken eguna, eta apirilaren 12an irabazleak iragarriko dituzte webgunean eta sareetan.
Aurten, gainera, partaidetza Euskal Herri osoko gazteei, baita Diasporakoei ere, zabalik dagoela. Ez galdu aukera zure adineko gainerako gazte euskaldunekin bat egin eta zure sormenari eragiteko, euskara eta sare sozialak lokarri. Ongi pasatzeko eta sari bat zeureganatzeko aukera ere izango duzu.
Oinarri eta xehetasunak, hemen.
Animatu eta parte hartu zuk zeuk, edo pasa informazioa zeure Euskal Etxean edo zeure euskara klasean balia dezakeen bati!