euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berrituz Urteko Biltzar Nagusia egin du Azulgo Euskal Etxeak, Silvia Iceta berrautatuz buru gisa

2010/07/07

Azulgo Gure Txokoaren artxiboko irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Azulgo Gure Txokoaren artxiboko irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den ekainaren 26an eginiko Urteko Biltzar Nagusian estatutuen araberako hauteskundea egiteari ekin zion Argentinako Buenos Aires probintziako Azul herriko Gure Txokoa Euskal Etxeak. Bertan erabakitakoari jarraiki, Zuzendaritza Batzorde berriak Silvia Iceta Echarri izango du berriz ere lehendakari eta harekin batera arituko dira, besteak beste, aipatu gobernu-batzorde horretan: Eduardo Recalde lehendakariorde; José María Iceta Daireaux, idazkari; Sonia Latasa, diruzain; eta Evelia Bianchi Etchegoyen, diruzainorde.

Azul, Argentina. Gure Txokoa Euskal Etxe beretik ohar baten bidez jakin arazi dutenez, Biltzarrak iazko urteari dagokion balantze eta txostena irakurri eta onetsi zuen. Hauteskundeei dagokienez, estatutuek diotenaren arabera Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin zion, ondorioz honako bazkide hauek osatuko dutelarik hasi berria den agintealdian euskal etxea gobernatuko duen zuzendaritza:

-Lehendakaria: Silvia S. Iceta Echarri
-Lehendakariorde: Eduardo I. Recalde
-Idazkari: José María Iceta Daireaux
-Diruzain: Sonia Latasa
-Diruzainorde: Evelia Bianchi Etchegoyen

-Batzordekide titularrak: Alfredo Dusio aristu, Eduardo Cinqualbres eta Hilda
Zubeldía
-Batzordekide ordezkoak: Alicia Barbería, Cyntia Uberuaga eta Santiago Tellería

-Kontu ikuskatzaileak: Sara Aristu eta Margarita Galarza
-Kontu ikukatzaile ordezkoak: Catalina Goyeneche  eta Lucía Echarri



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia