euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buruhandiak, herri kirolak eta danborradak jantzi zuten Argentinako Necocheako San Sebastian jaialdia

2009/02/06

Buruhandiek euskal etxera gerturatu ziren lagunak izutzen saiatu ziren (argazkia Necochea EE)
Buruhandiek euskal etxera gerturatu ziren lagunak izutzen saiatu ziren (argazkia Necochea EE)

PUBLIZITATEA

Necochea euskal etxea Argentinan San Sebastian eguna sutsuen gozatzen duen elkarteetako bat da, ezbairik gabe, eta urtetik urtera gero eta gehiago dira jai honetaz gozatzeko Necocheara biltzen dire lagunak. Elkarteak osatu duen danborradak ere ikuskizun aparta eskaintzen du, Sarriegi maisuaren doinuei jarraiki danborra joaz. Aurten euskal etxeak astebeteko ospakizunak antolatu zituen, urtarrilaren 19tik 24era eta Cristina Zubillaga bazkideak larunbateko ekitaldien argazkiak bidali dizkigu.

Necochea, Argentina. Necocheako Euskal Etxeak beste behin ere ospatu zuen San Sebastian eguna, urtero legez ekitaldi andanarekin. Necocheatarren jaialdiak urtetik urtera gero eta lagun gehiago biltzen ditu, bai herriko lagunak eta baita inguruetako euskal etxeetatik etorritakoak. Aurten jaialdian Mar del Plata, Chascomus, Bahia Blanca, Rosario, Accion Vasca, Laprida, Balcarce eta Tandileko euskal etxeetako bazkideek ere parte hartu zuten. Jarduerei dagokionez denetarik izan zen bertan: pilota eta herri kiroletatik hasi eta mintzaldi, kalejira, erromeria eta, nola ez, ezinbesteko danborradaraino.

Jarraian Necocheako Euskal Etxeko bazkiden den Cristina Zubillagak bidali digun argazki kronika aurkezten dugu:

 Tamborrada 2009 (01)

[Inguruetako euskal etxeetatik heldutako gazteek ederki gozatu zuten 2009ko Danborradako ekitaldien barruan larunbatean egin ziren herri kirolekin (argazkia Necochea EE)]


Tamborrada 2009 (02)

[Herri kirolen txapelketak iluntzeraino iraun zuen (argazkia Necochea EE)]

Tamborrada 2009 (03)

[Danborradako kideek Euskal Etxean eman zuten erakustaldiko une bat (argazkia Necochea EE)]

Tamborrada 2009 (04)

[Dantza taldeetako kideek danborradaren emanaldian parte hartu zuten (argazkia Necochea EE)]

Tamborrada 2009 (05)

[Danborrada eta emanaldien ostean partehartzaileek lagunarteko afariaz gozatu zuten (argazkia Necochea EE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia