EHAAk joan den ostiralean, maiatzaren 27an eman zuen argitara atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2016. urteko deialdia. Deialdiak 202.000 euroko zuzkidura dauka. Buletinean argitaratze egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko.
Vitoria-Gasteiz. Indarrean da eta epea korritzen ari da atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2016. urteko deialdia. Dirulaguntza hauek ez ditu zuzenean Jaurlaritzarren aurrean interesatuak eskatzen, euskal etx eak baizik. Beraz, garantzitsua da gauzak garaiz egin eta aurkeztea, interesatuak bere bizilekutik hurnilen dagoen euskal etxera jo behar baitu eta euskal etxea arduratuko baita eskabidea egiteaz bitartekari moduan. Beraz, epeei kasu berezia egin behar zaie, jakina denez, zorroztasuna erabatekoa baita epeak betetzeari dagokionez,
Batez ere gogoan hartuko dirren irizpideak hiru puntu hauei dagozkie:
- Familiaren egoera ekonomikoa, herrialdearen batez besteko errenta kontuan izanik
- Osasun arriskuaren larritasuna edo muturreko egoeraren larritasuna
- Egiaztatutako premiari aurre egiteko eskatutako zenbatekoaren egokitasuna
Dena den, hau da deialdiaren berri ematen duen Ebazpena eta aurkeztu beharreko eskabide ereduarekiko lotura