Vitoria-Gasteiz. EHAA Buletin Ofizialaren gaurko zenbakiak Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2021eko deialdiko emaitzak plazaratu ditu. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako idazkari nagusi Marian Elorzak sinatzen duen Ebazpena 2021eko urriaren 29koa da, eta baztertu diren eskabideak adierazi eta zergatik azaldu ondoren, onartu direnak zerrendatzen ditu, honako herrialdeei dagozkielarik: Argentina, Txile, Kuba, Venezuela, Peru eta Uruguai.