EHAA-BOPV buletinak bere gaurko alean eman du argitara 2017ko Gaztemundu programan parte hartzeko hautatuak izan diren hamabost gazteen zerrenda. Hautatutakoen artean, 13 Argentinakoak dira, beste bi txiletarrak eta hamabostgarrena Uruguaikoa; sei neska eta bederatzi mutil. Gogoratu euren egonaldia Euskal Herrian irailaren 2tik 17ra garatuko dela eta musikariak direla guztiak, euskal instrumentuak baitira aurten landuko den gaia.
Vitoria-Gasteiz. Musika eta euskal instrumentuak dira, hain zuzen ere, 2017ko Gaztemunduk landuko duen gaia eta parte hartzeko hautatuak izan diren 15 gazteek euren musikarekiko harremana eta lana bakoitzaren euskal etxean daukate amankomuneko ezaugarri. Euskal Herrian irailaren 2tik 17ra bitartean emango duten denbora, euskal musikari, eta jotzen dituzten euskal instrumentuei lotutako ikasgaiekin pasatuko dute.
Hauek dira jotzen dituzten instruentuak: txistua, alboka, panderoa, txalaparta eta trikitixa. eta horietan trebatuko dira, baita instrumentuok eta dantzatzeko jotzearen arteko harremanean.
Hona hautatuak izan direnen zerrenda:
-Arrarás Catalina Chascomús (Zingirako Euskaldunak), Argentina
-Baña Barquin Joaquín, Buenos Aires (Laurak Bat), Argentina
-Errázuriz Puelma Fernando Andrés Santiago (Eusko Etxea), Txile
-Gil Leandro, Valentin San Nicolás de los Arroyos (Euskal-Etxea) Argentina
-González Fernández, Paulina Elisa Viña del Mar (Valparaiso Eusko Etxea). Txile
-Jaurena, Gaspar Alfonso Córdoba (Gerora), Argentina
-Lopetegui del Santo, Maitane Bahía Blanca (Unión Vasca), Argentina
-Marcos, Matías Rafael General Rodríguez (Eusko Aterpea), Argentina
-Morales Znojil, Nicolás Villa María (Euzko Etxea), Argentina
-Picón Zubillaga, Fermin Necochea (Euzko Etxea), Argentina
-Tacconi, Mateo Rosario (Zazpirak Bat), Argentina
-Trigo Sarrante, Agustin Montevideo (Haize Hegoa), Uruguai
-Urbieta, Sara Tres Arroyos (Hiru Erreka), Argentina
-Urra, Clara Bahía Blanca (Unión Vasca), Argentina
-Zabalza, Ariana Inés Córdoba (Gerora), Argentina
Hona ebazpena, euskaraz; hemen, gaztelaniaz