Amaitu da aurtengoz. Jaialdi 2015 bukatu da. Balantze ona egin dute antolatzaileek eta guregana heldu diren iritziak ere onak izan dira. Batez ere Euskal Herritik etorri den jendearen artean, badirudi gustura, harrituta, eta gehiago ezagutzeko gogoz doazela atzera etxera Diasporako errealitate honekin topo egin duten hainbat euskaldun. Xifrak, balio badute, 50.000 bisitari aipatu dira. Segun eta nola kontatzen duzun ateratzen zaigu gehiago ala gutxiago. Hona Jaialdi 2015eko azken argazki-galeria.