Sanferminak direla eta hamaika ekitaldi antolatu dituzte Diasporako euskal eta nafar etxeek Iruñeko jai nagusiarekin bat eginez. Distantziak ez du nonbait San Fermin giroa eta gogoa ahultzen eta azken aste hauetan Argentinan ere bizi ahal izan dira txupinazo, zapi gorri, dantza eta ·zahato erbilerak". Azkeneko festa deiak datorren astebururaino heldu diren honetan, jarraian argazki bidezko ibilbidea hainbat ospakizun argentinarretan barrena.
Buenos Aires, Argentina. Mendeak dituen Nafarroako ohiturari jarraituz Argentinako euskal eta nafar etxeek aurten ere ospatu dute San Fermin Jaia. Deialdiak jendetsu baino jendetsuagoak izan dira, ez bakarrik erakundeen egoitzetan burututako ekitaldietan, eliza eta plazetan San Fermin kari egindakoetan ere baizik.
Hainbeste leku eta hain modu ezberdinetan, bakoitzak nahi edo ahal duen moduan, ospatzen den festa izanik, leku guztietako berri baino, bizitako giro eta ilusioaren isla ekarri nahi izan dugu segidan aurkezten dizugun argazkia-bildumara. 2015eko San Ferminetako II. argazki galeria osatu dugu, Buenos Aires (Laurak Bat), Chascomus, Comodoro Rivadavia, Cordoba (Gerora), La Plata, Maipu, Mendoza, Rosario, San Nicolas, Tandil eta Tres Arroyos hirietatik jasotako materialaplazaratuz.