euskal diaspora eta kultura
2008/07/29
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Euskaldunei buruz edota euskal hizkuntza eta kulturaz gehiago jakin nahi dutenek aukera paregabea izango dute abuztuaren bigarren astean Buenos Airesko Unibertsitatearen Hizkuntza Laboratorioak hasiko duen ikastaro hau, teresa de Zavaleta irakaslearen eskutik FEVA Argentinako euskal erakundeen elkargoak eta unibertsitateak berak bultzatzen dutena. Maila oinarrizkoa izango du eta bertan poarte hartzeko ez da titulu akademikorik eskatzen, interes eta jakinmin soila baizik. UBAk agiria emango die parte hartzen dutenei.
Irakaslearen berak azpimarratzen duenez, ikastaroak bide paregabea eskainiko dio euskararen oinarriak ikasi nahi dituenari. Berak argitzen duenez, eskolak bi ardatzen inguruan prestatu ditu: hizkuntzaz zein kulturaz funtsezko jakingarriak eskuratzean. UBAren Hizkuntza Laboratorioaren egoitzan emango da, hiriburuko 25 de Mayo 221 helbidean. Astero lau ordu izango dira, bi egunetan banatuta: astearte eta ostegunetan, arratsaldeko seietatik zortziak arte. Ekimenak FEVArengandik bildu duen sostenguari esker prezioa zeozer apaldu da eta 40 peso ordaindu beharko dira hilabetero.
Aurre izen-ematea Laboratorioaren orrialdean bertan egin daiteke, www.idiomas.filo.uba.ar, edo 25 de Mayo kalearen 221ean, abuztutik aurrera. Telefono bidezko kontsultak 11-4343-5981/1196/4334-7512 zenbakietara egin daitezke, edo e-mailez, euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidera idatziz. Xehetasunik ere topa daiteke FEVAren webgunean, www.fevaonline.org.ar helbidean, edo telefonoz badago aukera gehiago, hala nola 4372-3520 zenbakira deituz 11etatik arratsaldeko bostak arte; edo Euskaltzaleak-ekin kontaktatuz, 4383-1529 zenbakia medio, arratsaldeko hiruretatik zazpiak arte.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus