euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Nafar Etxeak uztailaren 3tik 11era bitarteko ekitaldi sorta batez ospatuko du San Fermin

2009/06/29

Sanfermin Oturuntza iaz Buenos Airesko Nafar Etxean (argazkia EuskalKultura.com)
Sanfermin Oturuntza iaz Buenos Airesko Nafar Etxean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Datorren ostiral arratsaldez hasiko du Buenos Airesko Nafar Etxeak aurtengo sanferminetarako jai programa. Ekitaldi nagusiak uztailaren 7an, San Fermin parrokia egingo den meza batez, eta uztailaren 9an egun osoz --Independentziaren eguna baita, jai eguna Argentina osoan-- ospatuko dira, tartean dantza-ikuskizuna, musika eta festa giroko Oturuntza Handi bat. Rosarion, bestalde, Carmita Batlek duela 39 urtedanik Nafar Etxeari loturik zuzentzen duen 'Horizonte Español' irratsaioak txupinazoa emango du zuzenean eta Barcina alkate iruindarra eta Sanz presidente nafarra elkarrizketatuko ditu, igorri digun ohar batean esaten duenez.

Buenos Aires, Argentina. Beste urte batez heldu da uztaila eta urtero bezala Buenos Airesko nafar Etxeak bat egingo du Iruñeko herritarrekin eta munduan zehar barreiaturiko iruindarren seme-alaba eta ondorengoekin San Ferminen ohorezko festak ospatzeko. Egitaraua heldu den ostiral honetan hasiko da eta heldu den asteko larunbatean bukatuko, azken egun horretan 'San Fermin Txiki' ospatuz. Hona Buenos Airesko Nafar Etxearen 2009ko San Fermin Jaien egitaraua.

UZTAILAREN 3AN

-15:30: 'Kanasta' karta txapelketa

UZTAILAREN 4EAN

-14:00: Paleta txapelketa
-15:00: Mus txapelketa

UZTAILAREN 7AN

-19:00: Meza (San Fermin parrokian, Estomba 466)

UZTAILAREN 9AN

-12:00: Meza Nafar Etxean
-12:30 Etxeko dantzarien emanaldia egoitzaren ate parean
-13:30: Oturuntza Handia (menua: Jaki hotzak eta entsalada errusiarra; Oilaskoa barrengorriekin demiglace saltsaz eta lur-sagarra labean; Mahaiburuko izoztua; Ardo beltz eta xuria, ura eta freskagarriak. Prezioa, nagusiak 55 peso, haurrak 20)

UZTAILAREN 11EAN

-15:00: San Fermin Txiki (txikien emanaldiak, 3-12 urte bitartekoentzako jokoak, txokolatesne eta txurroak)

Parte hartu nahi duten norbanako edo familiek, erreserbak egiteko hona deitu dezakete 4932-7518 y 4957-3664 uztailaren 7aren aurretik; internetez, honako helbidera idatz dezakete: mailto:centronavarroba@yahoo.com.ar

Rosarioko Nafar Etxean ere

Euren aldetik, Rosarioko Nafar Etxetik adierazi digute Rosarion ere elkarte nafar horrek ospatu behar dituela sanferminak. Honela, duela 39 urtedanik, Nafar Etxeari loturik den Carmita Batlek aireratzen duen 'Horizonte Español' irratsaioak zuzenean eskainiko du uztailaren 6an elkarteko egoitzatik txupinazioa arratsaldeko ordu batetik aurrera.

Zuzenenan lotuko dita hiriburu nafarrarekin eta bertatik solastuko dira Yolanda Barcina Iruñeko alkatearekin eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentearekin. Saioan Rosarioko Nafar Etxeko gazte musikariak ere arituko dira, sanferminetako ohiko giro eta algara lagun. 'Horizonte español' LT8 Radio Rosario-tik emititzen da (AM 830), edo internetez www.radiorosario.net webgunetik segi daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia