euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Nafar Etxeak 125 urte beteko ditu azaroan eta urte osoko programa biltzen duen buletina plazaratu du

2020/02/06

Nafar Etxeko dantzariak 'Buenos Aires Celebra' Jaialdian
Nafar Etxeko dantzariak 'Buenos Aires Celebra' Jaialdian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Argentinako hiriburuko Nafar Etxeak bere 125. urteurrena ospatuko du eta Batzordea erabat murgilduta dago dagoeneko urtean zehar egingo dituen ekitaldien antolaketan. Urteurren berezi hau, gainera, aitzaki polit ere bihurtu da etxean hobekuntza lanak egiteko; beraz hainbat moldaketa eta hobekuntza egin dituzte urtarrilean zehar Almagro auzoko Moreno kaleko egoitzan.

Zabala iragarri dute urteurrenaren barruan proposatuko dituzten kultur eta kirol ekintzen zerrenda: Literatura Lehiaketa, hitzaldiak, pilota eta mahai-tenis txapelketak eta San Fermin Jaia barne. Hiriak antolatutako jaialdietan era hartuko dute parte, esan nahi baita ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ eta ‘Buenos Aires Celebra a España’ gizataldeen festetan. Urtea amaitzeko, Nafarroako Eguna eta Hispanitatearen Eguna ere ospatuko dituzte, urtero legez.

Nobedadeen artean, txistu klaseak hasi da eskaintzen Nafar Etxea otsailean, Laurak Bateko Jose Maria Gutierrez maisu txistularia irakasle; eta buletinak iragartzen duenez, berritasun gehiago egon liteke martxoan, euskara klaseei lotuta.

Nafar Etxearen urteurreneko buletin osoa, hemen. Facebook-en ere badago Nafar Etxea,  Centro Navarro de Buenos Aires izenpean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia