Buenos Aires, Argentina. Buenos Aires Hiriko Gobernuak Covid-19a izan dezaketela susmatzen duten jendeei listu-testa doan egiteko aukera ematen die, besteak beste horretarako propio zabaldu dituen DetectAr programako guneetan, horietako bat Nafarroako Etxearen egoitza, Moreno 3682 helbidean. Goizeko 9etatik 11:30ak arte bertara joateko aukera dago, beti ere joan aurreko azkeneko hiru orduetan ezer jan gabe eta denbora horretan hortzak garbitu gabe.
Azken egunetan Argentinan koronabirus kasuek beheranzko joera hartu dutela badirudi ere, agintariek neurri guztiak zorrotz eta estu mantentzea eskatu dute. Covid-19a duen pertsona batekin kontaktuan egon ondoren, zazpi eguneko isolamendua behar da pasa eta testa egin dutenek isolamenduari eutsi behar diote listu-azterketaren emaitza telefonoz jaso arte. Sintomak dauzkatenek, DetectAr gune batera gabe, 'unidad fabril' delakoetako batera bertaratu behar dute, guztiak ospitaletan ezarriak.