euskal diaspora eta kultura
2010/08/03
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Gaueko 9etan hasi zen uztailaren 24ean hurbiltzen Mexiko kalean dagoen euskal etxera. Hotza handia zen baina esaera zaharrak dioen bezala “gustuko lekuan, aldaparik ez”. Horregatik seguruenik, ia ehun pertsona gerturatu ziren Ekin Argitaletxeak, Euskaltzaleak elkarteak eta Euskal Kultue Etxeak 2005az geroztik duten egoitzara.
Jaiarekin hasteko, Ekin Dantzari Taldeko kideek prestatutako bideo bat proiektatu zen. Hamalau minututako bideoan, Iruñako irudiak, Orson Wellsen hitzak, Ernest Hemingway-en “Fiesta” bere liburuko pasarte batzuk eta 1894ko Murcheanteko makil dantzaren bertso batzuk agertzen ziren.
[Ekin Dantzari Taldeak 'Agurra' eta 'Eusko dantza' dantzatu zituen]
Ondoren, aurten lehendabizikoz euskal astean aurkeztuko den taldeak Agurra eta bi esku dantza dantzatu zituen. Afaldu eta gero, dantzatzen jarraitu zuten gazteek, oraingoan publikoarekin batera. Parranda berandu arte luzatu zen, hango eta hemengo musikarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus