euskal diaspora eta kultura
2009/10/26
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Argentinar hiriburuko euskal etxe historikoak ohar batean aditzera eman duenez, Laurak Bat-eko Zuzendaritza Batzordeak deia zabaldu du lehia pribatuan, interesa izan dezaketen guztiak Belgrano Hiribideko 1144ko helbideko buffet eta jangela zerbitzuetarako proposamenak aurkez ditzaten, kontzesio erregimenean hartu ahal izateko. Horretarako baldintzak eta xehetasunak elkarteko Idazkaritzan jaso daitezke, telefonoz 4383-3903 zenbakira deituz edota, e-mailez, honaki helbidera idatziz: mailto:secretaria@laurakbat.com.ar.
Proposamenak gutunazal itxi batean aurkeztuko dira, errezibitu dela segurtatuz, Laurak Bat Euskal Etxearen Idazkaritzan (Belgrano 1144, bigarren estaia), lanegunetan, 12:00etatik 18:00etara, azken eguna 2009ko azaroaren 16 izanik, Laurak Bateko Zuzendaritza Batzordearen oharrak dioenez.
Erakundearen erreferentziak:
Laurak Bat Euskal Etxea
Av. Belgrano 1144
C1092AAY Buenos Aires Hiri Autonomoa
Tel/faxa: (54) 11 4383-3903
E-maila: secretaria@laurakbat.com.ar
Webgunea: www.laurakbat.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus