euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko 'Baionako Pestak' eta Juan Carlos Ibarrolaren hitzaldia iruditan

2009/08/25

Juan Carlos Ibarrolaren hitzaldia, kasu honetan laguntzaile bere emazte Norma Rios duela, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean (argazkia Cris Cordara)
Juan Carlos Ibarrolaren hitzaldia, kasu honetan laguntzaile bere emazte Norma Rios duela, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean (argazkia Cris Cordara)

PUBLIZITATEA

Jarraian bildu ditugu gauden abuztu honetan Buenos Aires hiriko Iparraldeko Euskal Etxeak garatu dituen ekimenetako biren irudiak: azken urteotan bertako egutegian toki berezia hartzen hasiak diren 'Baionako Pestak'-en bertsio buenosairestarra, batetik; eta, bestetik, hondarreko pare bat astetan egin diren bi hitzaldi, Juan Carlos Ibarrolaren eskutik, gaitzat Nafarroako historia eta egungotasuna harturik.

Buenos Aires, Argentina. Euskal Herrian agorrila/abuztuak udako opor hilabete peto-petoa esan nahi badu, Argentina bezalako herri batean --hego hemisferioan-- agorrilak negu gorria nahi du esan, eta hotza. Horrek ez du oztopatzen, ordea, Baionak bere jai nagusiak agorrilean ospatzen baditu, Buenos Airesen ere, jai horien bertsio bat egiterik, izen berarekin gainera 'Baionako Pestak', nahiz eta bertsio egokitua izan. Beraz, Euskal Herriko Baionan festak abuztuaren 3an amaitu baziren, astelehenez, aste horretan bertan, baina asteburuan, ospatu zituzten Buenos Airesko lagunek eurenak.

2009 buenos aires baionako pestak 01

[Euskal Etxeko Kultura Batzordeko kideetako batzuk eta lagunak (argazkia Cris Cordara)]

2009 buenos aires baionako pestak 02

[Dantza eta jolasak Euskal Etxeko kantxan (argazkia Cris Cordara)]

Baina jolas eta libertimendu arloko ekimenez gain, Iparraldeko Euskal Etxeak eutsi dio urtean zehar daraman Hitzaldi Zikloari. Abuztuan, hain zuzen, Juan Carlos Ibarrolaren eskutik etorri da, bi saiotan, hilaren 12an eta 19an, Nafarroako historia eta orainari buruz, 'Nafarroa, euskaldunek errege-erreginak zeuzkatenean' izenburupean.

2009 ibarrola hitzaldia abuztua 02

[Hitzaldiratutako jendea, aurkezpena egiterakoan (argazkia Cris Cordara)]

Dagoeneko adierazia den hurrengo deia irailaren 2rako egina du Euskal Etxeak eta Zine eztabaida zikloari dagokio. Egun horretan 'Lo que me contó abuelito' filma emanen da, Agnès Lanusse eta Dominique Gautier-enena. Ordu t'erdiko iraupenez, bearnesen Argentinarako immigrazioa aipatzen du.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia