euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxearen V. Literatur Lehiaketako sariak Buenos Aires, Bilbo eta Tandilera doaz

2019/10/09

Iparraldeko Euskal Etxearen V. Literatur Lehiaketaren sariak
Iparraldeko Euskal Etxearen V. Literatur Lehiaketaren sariak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Jatorri askotako lanak jaso ditu Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere 124. urteurrena ospatzeko antolatutako Literatur Lehiaketak. Hainbat herrialdetako idazleek hartu dute parte, tartean Argentinakoak baina baita ere Uruguai, Euskal Herria, Txile, Peru, Kolonbia, Espainia, Mexiko, Venezuela, Estatu Batuak, Ekuador eta Boliviakoek. Sariak, ordea, Argentinan eta Bizkaian geratu dira.

Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko erreferente Norma Riosek EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez, honako hauek dira Lehiaketako irabazleak:

  • Lehenengo saria Buenos Aires hiriko Nieves E. Moran Diez, ‘El anillo de la reina’ ipuinagatik
  • Bigarren saria Bilboko Itziar Laborda Otaduy, ‘Mis origenes’ testuagatik
  • Hirugarren saria Tandilgo Maria Valeria Aramburu, ‘Las nietas contrabandista’ idazlanagatik

Aipamen bereziak ere eman ditu epaimahaiak, Mikel Ezkerro irakaslea, Rosa Misciagna itzultzailea eta Carlos Bordagaray ingeniaria partaide. Aipamenak jaso zituzten testuak hauek dira:

  • Renoko Xabier Irujoren ‘Historia de una fotografía. Memorias de un gudari’
  • Bartzelonako Ruben M. Camenforteren ‘Aquel estío de 1910’
  • Sestaoko Francisco Javier Conejo Hidalgoren ‘Miren’
  • Necocheako Antonio A. Pereyraren ‘Raices’
  • Las Herasko (Mendozako) Renée A. D. Escaperen ‘En un rincón mágico’
  • Gral. Rodriguezko Maximiliano Nicolas Sacristanen ‘Esneona y el cuentero’
  • Montevideoko Alberto Irigoyen Artetxeren ‘Control aduanero’
  • Saltako Luciana Marcela Luceroren ‘Paskal Urrutia’
  • Comodoro Rivadaviako Agustin Tomas Torresen ‘Mari’
  • Pergaminoko Adolfo Zabalzaren ‘Una quimera’
  • Azulgo María del Rosario Barberena Alemanen ‘Encuentros y desencuentros en época de guerra’
  • Banfieldeko María Fernanda Jaureguiberryren ‘De regreso en Armendaritze’
  • Mar del Platako Juan Carlos Lespadaren ‘El cuento de los dos hermanos’
  • Rosarioko Alicia Igarzabalen ‘El abismo’

Sari-emanaldia urriaren 19an egingo da, arratsaldeko 6:30etan, Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan.

Antolatzaileek esker beroak luzatu nahi dizkiete parte hartu duten huztiei; eta Euskal Etxearen 125. urteurrenaren baitan Lehiaketaren edizio berri bat antolatuko dutela iragartzen dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia