Buenos Aires, Argentina. Bere Urteroko Batzarra egin du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak erakundearen egoitzan uztailaren 20an, osteguna, eta zegozkion hauteskundeak eginik, bertaratutakoek Zuzendaritza Batzordea berritu zuten, Beltrán Maillot izango delarik elkarteko lehendakari berriz, lekukoa orain arteko Roberto Plorutti Etchegoyen-i harturik. Orain arte hautetsiak izan direnei "euren lan eta lankidetza bikaina" eskertu zitzaien eta zorte ona desiratu sartu berriei euren ardura hartu berrietan.
Batzarreko lehendakaritza mahaia: ezkerretik eskuinera Norma Ríos (idazkaria), Roberto Plorutti (presidentea) eta Facundo Rousseaux (diruzaina)
Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideak Biltzarraren ostean bertako kintxoan bildurik
Euskal etxearen Zuzendaritza Batzorde berria honakoek osatua geratu da, beraz:
-Lehendakaria: Beltrán Maillot
-Lehendakariordea: Federico Baldou
-Idazkaria: Norma B. Ríos
-Idazkariordea: Rosa Misciagna
-Diruzaina: Facundo Rousseaux
-Diruzainordea: Santiago Caset
-Batzordekide Titularra: Carlos Bordagaray
-Batzordekide Titularra: Juan Carlos Ibarrola
-Batzordekide Titularra: : Jorge Beramendi
-Batzordekide Titularra: Manuel Herández
-Batzordekide Titularra: Julio Paolini
-Batzordekide Titularra: Hugo Tito
-Batzordekide Ordezkoa: Máximo Fait
-Batzordekide Ordezkoa: Emilia Greco Fernández
-Batzordekide Ordezkoa: Domingo Trimarco
-Batzordekide Ordezkoa: Oscar Pandelo
-Batzordekide Ordezkoa: Néstor Gabrielo
-Batzordekide Ordezkoa: Roberto Plorutti
-Epaimahaikidea: Carlos A. Prósperi
-Epaimahaikidea: Alejandro Trimarco
-Epaimahaikidea: Guillermo Révora
Zorte on zuen jardunean!