Buenos Aires, Argentina. Uztailaren 24tik 28ra luzatu dira aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak eta Buenos Aireseko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek gertu gertutik jarraitu dituzte. Izan ere elkarteko Kultur Azpibatzordeko kide den Iñaki Galardi de Lescani festetara joan ez ezik, Baionako Orai Bat elkarteko kideekin bildu ere egin zen eta Joaldunen desfilea prestatzen lagundu zien, bertako erreferente den Aitzol Salaberriarekin.
Iparraldeko Euskal Etxeko eledun Norma Riosen esanetan, “aurten ezin izan ditugu, ohi dugun moduan, Baionako Pestak Buenos Airesen ospatu, baina Iñaki eta Orai Bat-eko lagunei esker honaino ere iritsi zen jai giroa, eta esker beroak luzatu nahi dizkiegu Iñakiri eta joaldunen taldeari”.
Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeak gogorarazi nahi du, bestalde, elkarteko ekitaldiei buruzko informazio eguneratua eskaintzen dutela euren Blogean eta Facebooken. Urtearen bigarren zatiari begira, zine saioekin eta hitzaldiekin jarraituko du taldeak eta irailean bere Literatur Lehiaketako irabazleen izenak jakinaraziko ditu.