euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Gobernuak 2020ko BACekin bat egin eta bere sare sozialetatik emango du: ikus programa eta orduak

2020/05/08

2020ko BACen egitarau eguneratua
2020ko BACen egitarau eguneratua

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Pandemia dela eta bete behar dituen eginbeharrak alboratu gabe, hiriburu argentinarreko Gobernuak oniritzia eman dio Laurak Bat Euskal Etxeak antolatutako ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (gaztelaniaz Buenos Aires Celebra País Vasco) jaialdi birtualari eta jaialdiko edukiak transmitituko ditu sare sozial ofizialetatik datorren igandean, maiatzaren 10ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Gogoratu Euskal Herria dela elkarretaratze handi hau birtualki ospatuko duen lehenengo herrialdea.

Horrekin batera, Hiriko Gobernuko buruzagi nagusienek euren partaidetza ere baieztatu dute eta elkarrizketak eta agurrak eskainiko dituzte internetez Horacio Rodriguez Larreta alkateak, Diego Santilli alkateordeak, Pamela Malewicz Giza Eskubide eta Aniztasun Kulturaleko idazkariordeak eta Mercedes Barbara Gizataldeen zuzendari orokorrak.

Transmisioa, beti ere ahalik eta publiko eta ikusle gehiagorengana iristeko helburuarekin --oraingo honetan baita maila globalean ere-- FEVAren eta Buenos Airesko Euskadiko Ordezkaritzaren sare sozialetatik ere zabalduko da.

Kontu hauetatik ikusi ahal izango da beraz 2020ko BAC birtuala datorren igandean, eguerdiko 12etatik aurrera:

Facebook: Laurak Bat eta Buenos Aires celebra al País Vasco - Laurak Bat
Instagram: centrolaurakbat eta BA Celebra País Vasco

Kontu hauek ere emango dute:

Facebook:

-FEVA Federación de Entidades Vasco Argentinas
-Delegación de Euskadi en Argentina- Mercosur
-Gobierno de la Ciudad de Buenos Aires
-Red de Jóvenes de Colectividades
-Derechos Humanos BA
-Pamela Malewicz

Instagram

-@dhumanosba
-@pamelamalewicz
-@mechibarbara
-@rjcolectividades

Bereziki hashtag hauek erabiltzeko eskatu zaie parte hartu nahi dutenei:

#BACelebra
#BACelebraEnCasa
#bacpaisvasco2020digital
#quedateencasa

PROGRAMA (maiatzaren 7an, osteguna, bertako 22:00etan eguneratua, EHko goizaldeko 3:00etan)

-12:00etan, Inaugurazio bideoa, esatarien agurrak eta Euskal Echea Ikastetxeko ikasleen desfilea
-12:05etan, Ongietorria Buenos Airesko alkate Horacio Rodriguez Larreta eta Laurak Bateko lehendakari Arantxa Anituaren esku
-12:10etan, Agurra (dantza)
-12:15etan, Iñigo Urkullu Lehendakariaren agurra
-12:20etan, Bideoa: Lagun Onak Abesbatzaren emanaldia
-12:25etan, Euskal dantzak (lehenengo saioa): Argentina, Txile eta Uruguaiko hogeita hamar bat talde arratsalde osoan zehar
-12:30etan, Elkarrizketa: Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzari
-12:35etan, Agurrak: Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu; Buenos Airesko Giza Eskubide eta Aniztasun Kulturaleko idazkariorde Pamela Malewicz eta Gizataldeen zuzendari orokor Mercedes Bárbara
-12:45etan, Musika, Zutarriak
-12:50etan, Txikientzako ekintzak: ipuinak
-12:55etan, Euskadiko Lehendakari ohien agurrak
-13:05etan, Kirola: euskal pilota
-13:15etan, Sukaldaritza zuzenean: lehenengo saioa, Laurak Bat-eko sukaldarien esku
-13:25etan, Danborrada: historiari buruzko bideoa
-13:30etan, Laurak Bat-eko lehendakari ohien agurrak
-13:35etan, Musika: Baietz
-13:45etan, Euskal Dantzak
-14:00etan, Dantza Plazan zuzenean
-14:10etan, Txikientzako ekintzak: eskulanak
-14:15etanAgurrak: Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larraza; FEVAko lehendakari Arantxa Anitua; Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkari Sara Pagola
-14:20etan, ‘Triviak’ (galdera-erantzunak): euskal sukaldaritzari buruz
-14:25etan, Musika: Ixilik
-14:30etan, Euskal Sukaldaritza-errezetak, pausoz pauso Coco Egozcuek eta Laurak Bat-eko sukaldariek azalduta
-14:40etan, Euskal Dantzak
-14:45etan, Danborrada, tutoriala eta BACen bideoa
-14:55etan, Aipamen berezia ‘Errege Kopa’n jokatu gabe geratu zen Athletic-Real finalaz
-15:00etan, Sukaldaritza zuzenean: Itziar Aguirre eta Takehiro Ohno chefen esku
-15:20etan, Txikientzako ekintzak: dantzak
-15:35etan, Argentina osoko euskal etxeetako musikariak
-15:45etan, Elkarrizketa zuzenean Arantxa Anituari
-15:55etan, Agurrak: Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari Mikel Irujo Amezaga; Euskadiko lehendakariorde ohi Jon Azua; eta Bilboko alkate Juan Mari Aburto
-16:00etan, Euskal Dantzak
-16:10etan, Musa
-16:20etan, Agurrak: EH Bilduko legebiltzarkide Jasone Agirre eta EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko buru Andoni Ortuzar
-16:25etan, Txikientzako ekintzak: eskulanak
-16:30etan, Elkarrizketa: Diego Santilli hiriko alkateordeari (ordua baieztatzeke)
-16:40etan, Euskal Sukaldaritza-errezetak
-16:55etan, Herri Kirolak
-17:00etan, Athletic-en eta Realaren Peñak
-17:10etan, politikari argentinarren agurrak
-17:15etan, Musika: Maral
-17:30etan, Euskal Dantzak
-17:40etan, Agur Tangoa
-17:55etan, Agurtzeko, azken Fandangoa

Arratsaldean zehar, Argentinako eta Euskal Herriko izen handiko lagunen agurrak ere ikusiko ahal dira eta euskarari buruzko ‘triviak’ erantzun ahal izango dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia