euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko gobernadoreordea buru duen ordezkaritza argentinar batek gaur hasiko du bisita ofiziala Euskadira

2007/03/26

Graciela Giannettasio Buenos Aires probintziako gobernadoreorde eta bertako Senaduko presidentea, Bilbon hasiko du gaur bisita ofiziala Euskal Herrira
Graciela Giannettasio Buenos Aires probintziako gobernadoreorde eta bertako Senaduko presidentea, Bilbon hasiko du gaur bisita ofiziala Euskal Herrira

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko gobernadoreorde Graciela Giannettasiok bidaia ofiziala hasiko du gaur Euskal Herrira, senadu buenosairestarreko ordezkaritza bateko buru. Ordezkari argentinarrak Bizkaiko Aldun Nagusiarekin bilduko dira gaur goizean eta lurralde horretako zenbait instalazio bisitatuko dituzte. Bihar, berriz, Ibarretxe lehendakariak eta ondoren Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak errezibituko dituzte. Euren bisitaldian, hainbat alorreko teknikari eta arduradunekin bilduko dira, euskal administrazioak alor horietan indarrean dauzkan programa eta ereduak zuzenean eta lehen eskuko informazioz ezagutzeko.
Argentinako legeen arabera gobernadoreordea Senaduko presidentea da aldi berean eta halaxe da karrera politiko luzea daukan Giannettasio anderea, eta izaera horietan errezibituko izan ditu La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan Ibarretxe lehendakaria (2004) eta Eusko Legebiltzarreko presidentea, Izaskun Bilbao (2006), euskal buruzagiok azkeneko urteotan bertara egin dituzten bidaetan.

Euskal Herrira gaur hasiko duten bidaia ofizialean, ordezkari argentinarrak Josu Bergara Bizkaiko diputatu nagusiarekin bilduko dira eta zenbait instalazio bisitatuko dituzte Bizkaian, hala nola Bizkaiko Superportua, Zamudioko Parke Teknologikoa eta Tecnalia Korporazio Teknologikoa. Bihar, berriz, gaur deklaratzen ibiliko den Ibarretxe lehendakariak errezibituko ditu, eta ondoren Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak.

Argentinatik bertako probintzia buenosairestarretik etorritako ordezkaritza sei senadorek osatzen dute, bi Senaduko bloke bakoitzeko: Juan José Amondarain eta Osvaldo Goicoechea, 'Frente para la Victoria'koak; Eduardo Amalvy eta Manuel Lozano, 'Partido Justicialista'koak; eta Jesús Porrúa eta Alfredo Irigoin, 'Unión Cívica Radical'ekoak.


Lotura interesgarriak

Buenos Aires probintziako Senaduaren webgunea
www.senado-ba.gov.ar

Gernikari buruzko ekimena Diputatu Ganbera argentinarrean
BasqueHeritage.com-en 2007ko martxoaren 16an argitaratua

Jaurlaritzak Argentinan desagertutakoen bila lagunduko du
BasqueHeritage.com-en 2007ko otsailaren 27an argitaratua

Tecnalia Korporazio Teknologikoaren webgunea
www.tecnalia.info-n


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia