euskal diaspora eta kultura
2011/08/12
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Ohar berean, Euskaltzaleak-ek gogora arazten du hasia duela abuztu hasieran euskara ikastaro berri bat, hastapen mailakoa, astelehen eta asteazken goizetan 10:00etatik 12:00ak arte, abuztutik azaroraino, bi hilabeteok barne.
Helburua da, ikastaro amaieran ikasle gai izan dadin euskaraz galdetzeko eta objetuei buruzko informazioa emateko, eta pertsonak, objektuak eta lekuak deskribitzeko. Matrikularen prezioa 5o peso dira, eta hortik aurrera 60 peso hilabetero. Banatuko diren material inprimatuak barne. Hasteko gutxieneko kopurua, 6 pertsona, gehienezkoa 10. Interesatuek aski dute kontsultak e-mailez hona egitea: euskaltzaleak@yahoo.com.ar.
EUSKALTZALEAK ABESBATZA
Kide berriak onartzen dira. Entsaio edo errepikak ostegunetan elkartearen egoitzan. Euskaraz kantatzen da, Eliseo Rodriguez maisua zuzendari. Gogora arazten da abesbatza 'Buenos Aires celebra' ekimenean arituko dela kantari Argentinako beste hainbat dantza-taldek, euskal etxek eta erakundek bakoitza bere arloari dagokion esparruan arituko den bezalaxe.
Txindoki Tabernak segitzen du, bere aldetik, ostiralero egiten dituen elkarretaratzeekin, Chacabuco eta Mexico kaleen gurutzean, San Telmoko Asanbladaren lokaletan. 19:00etan zinea izan ohi da, solas, hitzaldi eta ezatabaidekin batera, 21:30ak aldean pintxaok, kazuelaren bat eta mahaiburukoren bati ekiteko. Parte hartzekotan, ahal bada aldez aurretik abisatzea eskatzen da, leku-mugak baitaude: txindokitaberna@hotmail.com.
EUSKAL IKASKETEN GRADUONDOKOA
Euskal Herriko Unibertsitateak, Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean emanik, Eusko Ikaskuntzaren eskutik. Euskal Gaietan espezialdutako jendeak lortzea du helburu.
Dirulaguntzak badaude Diasporatik parte hartu nahi dutenentzat. Ikastaroaren epea: azaroaren 15ean hasiko da eta 2012ko uztailaren 31ean bukatuko. Izen-ematea zabalik urriaren 14era arte. Webgunea, http://jakinet.asmoz.org; emaila; jakinet@asmoz.org.
XEITO NOVO
Xeito Novo elkarte galegoak Hizkuntza Gutxituen IV. Kongresua antolatu du abuztuaren 26 eta 27rako. Euskaltzaleak-ek bi ponentzia aurkeztuko ditu. Xehetasun eghiago: www.xeitonovo.org.ar/ivcircular.pdf.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus