euskal diaspora eta kultura
2010/08/04
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Mexiko kalean dagoen etxea aniztasunaren adibide paregabea da. Behin barrura sartuz gero batzuetan zaila da jakitea non gauden. Euskal Herrian, Buenos Airesen, Europako edota Ameriketako beste herrialde batean. Kontua da etxeko ateak irekita daudela ebeti ta jatorri, izaera eta adin ezberdinetako lagunak biltzen direla Buenos Airesko Montserrat auzoan. Ezaugarri ezberdinak, akaso, baina helburu berarekin hurbiltzen dira guztiak euskal etxera: Euskal Herritik apur bat hurbilago egoteko.
[Txalaparta ikastaroan parte hartutako ikasle batzuk]
Euskaldunen hizkuntzarekiko daukan engaiamenduari batera eta bestera eutsiz, mota askotako ekitaldiak proposatzen zaizkie Euskaltzaleak-eko kideei, bertatik azaltzen diren lagun berriei, eta saltsan sartu nahi duten guztiei. Erakundearen proposamen kulturalek erantzun ezin hobea jaso ohi dute; baina aurten nolabaiteko “plusa” utziz: euskara ikasteko asmoz hurbildutako jendearen kopurua handitu egin da eta karia horretara euskaltegiko batzordeak bi kurtso berri irekitzea erabaki du.
[Euskaltzaleakek antolatutako euskarazko zine zikloan "Ama Lur" proiektatu zen lehenengo saioan]
Eskolak oinarrizko mailakoak izango dira eta euskara nahiz euskal kultura hartuko dute ardatz. Ikasle berriei aukera handiagoa emateko, abuztuaren 10ean hasiko diren ikastaroek ordutegi ezberdinak izango dituzte: asteartetan eta ostegunetan goizeko 10etatik 12etara, eta asteartetan eta ostiraletan 7:30etatik 9:30etara. Informazio gehiago jasotzeko, euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidera behar da idatzi. Izena emateko epea abuztuaren 10ean bukatuko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus