euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak-entzat izan da 2013ko Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) Saria

2013/12/04

Buenos Airesko euskara irakasleetako batzuk (guztiak Argentinan jaio eta euskara bertatik ikasiak) eta elkartearen lagunak, Euskaltzaleak-ek egoitza berria inauguratu zuenean 2012ko maiatzean (argazkia EuskalKultura.com)
Buenos Airesko euskara irakasleetako batzuk (guztiak Argentinan jaio eta euskara bertatik ikasiak) eta elkartearen lagunak, Euskaltzaleak-ek egoitza berria inauguratu zuenean 2012ko maiatzean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Airesen 1944tik hona euskara bere ekinbideen ardatz izanik lanean gogor ari den Euskaltzaleak elkartea (euskaltegi eta gau-eskolatzat ere definitzen du bere burua) izan da Euskararen Nazioarteko Eguna kari Eusko Ikaskuntzak urtero banatzen duen ENE Sariaren 2013ko jasotzailea. Aurtengo saridunaren izena atzo adierazi zuen erakunde deitzaileak eta oso ondo jasoa izan da Diasporako mundu euskaltzalean. Bistan denez, Euskaltzaleak elkartean ere bozkarioz hartu dute eta datorren larunbatean bestela ere ENE ospatzeko antolatuta zeukaten topaketa eta festan ospatuko dute, ezpainetan satisfazio irribarre handiagoz hain segur. Zorionak, Euskaltzaleak!


Komentarioak

  • ENE Saria

    Mila esker zorion agur guztiengatik! Euskaltzaleak

    Euskaltzaleak, 2013/12/07 03:32

  • Zoriooonak guri!

    Zoriooonak zuei, zoriooooonak guri, zuek gu zarete-ta, zoriooonak guri!!!!! (kantatu zorionak-zuri doinuaz). Euskaldunak ez gara izaten adierazkorrenak, batzuk hala diote nehintzat, baina bihoakizue nire bihotz euskaldunetik zuen bihotz euskaldunetara besarkadarik hunkituena, zintzoena, sentituena, adierazkorrena... Mosu handi-handi bat eta aurrera euskaltzale argentinarrak!!

    Augustin Agirre, 2013/12/05 15:37

  • BEJONDEIZUELA!!

    Zorionak eta eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu lan-talde osoari eta partaide guztioi egin duzuen eta egiten ari zareten lanagatik bene-benetan! Bejondeizuela!!!bost

    Trini Imaz, 2013/12/05 13:33

  • Merezia oso!

    Norbaitek merezi bazuen, zuek zineten, lehenago ere. Segi horrela, euskaldunen ikurra eta koloreak goi-goian baitaramatzazue, euskaldun eta euskaltzale guztion birtute onenen erakusle. Besarkada handi-handi bat, mundu osoko euskaldunak oso harro baikaude zuetaz, orain, lehen eta bihar egin duzuen lanak prestigiatu egiten gaitu. Aitzaki ona da momentu hau esateko oso harro gaudela zuetaz. Zuek bai gure enbaxadaririk onena! Mila esker handi bat, zinez, bihotzez, barru-barrutik Euskaltzaleak-eko kideetako bakoitzari (ikasle, irakasle, partaide eta lagun) eta erakundeari berari! Maite zaituztegu!

    Martin Aguerre, 2013/12/05 06:40

  • ZORIONAAAKKKK!!!!

    Zorionak Euskaltzaleak-eko lagun guztioi!! Oso merezi duzue ENE saria Euskara eta Euskal kultura zabaltzeagatik!! Segi horrela!! Agur bero bat. Cecilia

    María Cecilia Cenóz, 2013/12/04 15:19

  • Zorioooooonak!!!!

    Benetan, bihotzez eta pozez, zorionik beroenak Buenos Aireseko Euskaltzaleak-eko anai-arrebei. Zuek zarete!!! Oso harro gaude zuetaz Ondo merezitako saria!!! Gora gure Euskal Herri maitea!!! Gora Diaspora!!!

    Euskaltzaleak-ekoa ez den baina izan zitekeen Euskal Herriko euskaldun bat, 2013/12/04 13:53

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia