euskal diaspora eta kultura
2009/03/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Maria Belen Girasolek eta Fernanda Inunciagak, elkarteko beste kide batzuen laguntzarekin, berritu dute pasa den astetik aurrera sarean dagoen Euskaltzaleak-en webgunea. Orriaren ezaugarriei dagokienez, nabigatzeko zailtasunik gabeko eredua aukeratu dute egileek. Horretaz gain, estetika berriak, Euskal Herriko nahiz Buenos Aireseko irudiak batzen ditu, azaldu diote EuskalKultura.com-i Euskaltzaleak-eko iturriek.
Euskaltzaleak-eko jarduera nagusien informazioa nahi duenak bertan topa dezake, tartean euskara eskolen xehetasunak, edota etxeko dantza taldeari buruzko eta abesbatzari buruzko jakingarriak. Astero antolatzen diren ekintzak eta jai berezien egitarauak ere agertuko dira webgunean. Izan ere, gaur bertan Buenos Airesen egingo den 2009ko Korrikan parte hartzeko gonbidapena bertan dago jadanik.
Korrika gaur gauean Mexiko 1880ko euskal egoitzan
Aurten ere Buenos Airesko euskaltegiak bat egingo du Euskararen alde bi urtero antolatzen den jai honekin. Hitzordua gaur ostirala, martxoaren 27an, izango da, gaueko 9:30etan, Mexiko 1880eko euskal egoitzan. Gaueko ordu txikietan barneratuko den egitarauan, “geltoki” ezberdinetatik pasatuko dira gonbidatuak eta geltoki bakoitzean euskara edo euskal kulturarekin lotuta dagoen zerbait egiteko aukera izango dute, adibidez, kultur jolasak gauzatu, abestu, musika tresnak jo eta dantza egin. Taberna ere egongo da eta ospakizunaren arduradunak “Ekin Dantzari Talde”ko kideak --dantzarekin batera, euskara ikasten hasi dira aurten-- izango dira.
Lotura interesgarriak
Euskaltzaleak, 1944tik Buenos Airesko Gau Eskola/Euskaltegia
www.euskaltzaleak.org.ar
Korrikaren webgunea
www.korrika.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus