euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek euskara, euskal kultura eta laguntza klaseen 2010ko aukerak iragarri du

2010/02/05

Euskaltzaleak-eko ikasleek Xamar idazlearen bisita jaso zuten 2009. urtean (argazkia EuskalKultura.com)
Euskaltzaleak-eko ikasleek Xamar idazlearen bisita jaso zuten 2009. urtean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Inoiz baino goizago hasiko dira aurten klaseak Buenos Airesko Euskaltegian. Izan ere, otsailaren 4an bertan, proiektu berri bati ekingo zaio, esan nahi baita laguntza-klaseei. Alegia, Euskaltegiaren ikasgeletatik noizbait pasatu diren ikasleei gonbitea luzatuko zaie berriro ikastaroetan parte har dezaten. Gonbiteaz gain, Euskaltzaleak-ek laguntza eskolak emango dizkio beharra duenari martxoan hasiko diren ikasturteko urrats egokietan sar daitezen. Otsailean bertan, Boga programarekin lanean dihardutenei ere proposamen bat luzatu diete Euskaltzaleak-eko arduradunek: saioak, ostiraletan, ikas-prozesua errazteko. Oro har, ikasturte berriari martxoaren 8an eutsiko zaio.

Buenos Aires, Argentina. Jende askorentzat Argentinan oraindik oporraldiak puri-purian segitzen badu ere, Hiriburuko Mexiko kaleko euskaltegiko arduradunak etxea girotzen ari dira, orain arteko ikasleak zein ikasle berriak jasotzeko. Hilabete honetan, otsailak 4 hain zuzen, ikastaroetara bueltatu nahi duten ikasle ohiek laguntza-klaseak hartzeko aukera izango dute. Ekintza honen helburua ikasleen maila berdintzea da. Oinarrizko mailako klaseak María Belen Girasoleren ardurapean egongo dira, astearteetan eta ostegunetan, 6:30etatik 8etara. Maila altuagoa daukatenentzat --hirugarren urratsari begira-- eskolak asteartetan eta ostegunetan izango dira, 7etatik 9etara, Irene Lopez de Vicuña irakasle.

Boga programarekin lan egiten ari direnentzat ere proposamen bat dago abian. Ostiralero, eta arratsaldeko 6etatik 8etara, ikas-prozesua errazteko klaseak emango ditu Marina Arangunen irakasleak.

Oro har, martxoaren 8an emango zaio hasiera ikasturte ofizialari Euskaltzaleak erakundean. Hona hemen instituzioak iragarri duen ordutegia:

Lehenengo Urratsa:
Astearteetan - ostegunetan 7etatik 9etara, Irene López de Vicuña irakasle

Bigarren Urratsa:
Astelehenetan - asteazkenetan 7etatik 9etara, Irene López de Vicuña irakasle

Bigarren Urratsa:
Larunbatetan ordu 2etatik 5etara, Belen Girasole irakasle

Euskara eta Kultura II. tailerra:
Astelehenetan 6etatik 9etara, Mariana Fernandez Castelli irakasle

Hirugarren Urratsa:
Astearteetan – ostegunetan 7etatik 9etara, Marina Aranguren irakasle

Hirugarren Urratsa:
Astelehenetan – asteazkenetan, 5etatik 7etara, Marina Aranguren irakasle

Laugarren Urratsa:
Astelehenetan – asteazkenetan 7etatik 9etara, Sabrina Otegui irakasle

Kultur tailerra:
Asteazkenetan 6:30etatik 9:30etara.

Goi mailako tailerra:
Ostegunetan 7etatik 10etara, Teresa de Zavaleta irakasle

Izena emateko epea otsailaren 22an hasiko da, Euskaltzaleak-en egoitzan, Mexiko kalean 1880 zenbakian, arratsaldeko 4etatik 7estara. Aurre izen-ematea e-mailez egin daiteke, honako helbidera: euskaltzaleak@yahoo.com.ar. Xehetasun gehiago eskuratzeko: www.euskaltzaleak.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia