Buenos Aires, Argentina. Udako opor egunak bukatuta, Buenos Airesko Euskaltzaleak prest dago beste urte batez euskal hizkuntza eta kultura zabaltzen segitzeko. Urtero bezala, euskara klaseak izango dira erakundearen proposamen nagusia baina musika, dantza, abesbatza, zinema eta topaketek ere izango dute leku garrantzitsu bat euskaltegiaren egutegian.
‘Euskal Herria berrezagutuz’ tailerrari dagokionez, martxoaren 12an eta 19an (ostegunak) eta 27an (ostirala) izango da, iluntzeko 19etan. Hiru elkarretaratzetako tailerrak “euskal kulturan murgiltzea eta euskara klaseekin hasteko jendea girotzea du helburu nagusia”, azaldu digute Euskaltzaleak-eko iturriek.
Euskara klaseak, berriz, apirilaren 6an hasiko dira; eskola gehienak euskal etxearen egoitzan bertan izango dira, San Telmo auzoan, Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian, baina Martinezen (Buenos Aires probintzian) eta Belgrano auzoan ere egongo da euskara ikasteko aukera Euskaltzaleak-en eskutik. Hona hemen xehetasunak:
Oinarrizkoak, lehenengo maila
-Astearte eta ostegunetan, 19etatik 21etara, Euskaltzaleak-en (B. de Irigoyen 826)
-Ostegunetan, 10etatik 12etara, Euskaltzaleak-en
-Ostiraletan, 18etatik 20etara, Euskaltzaleak-en
-Astelehenetan, 17etatik 19etara, Virrey Loreto 2650 PB “D”, Belgrano auzoan
-Asteartetan, 18etatik 20etara, Martinezen
Oinarrizkoak, lehenengo maila (jarraipena)
-Ostegunetan, 19:30etatik 21:30etara, Euskaltzaleak-en
-Astelehenetan, 19etatik 21etara, Virrey Loreto 2650 PB “D”, Belgrano auzoan
-Astearteetan, 16etatik 18etara, Martinezen
(Oinarrizko 2 orduko kurtsoko ikasleek on line ikastaroa izango dute osagai)
Bigarren maila
Astearte eta ostegunetan, 19etatik 21etara, Euskaltzaleak-en
Hirugarren maila
Astelehen eta ostegunetan 15etatik 17etara, Euskaltzaleak-en
Laugarren maila
Astelehen eta asteazkenetan, 10etatik 12etara, Euskaltzaleak-en
Asteazkenetan, 19etatik 21:30etara, Euskaltzaleak-en
Mintza-praktika
Astelehenetan, 19etatik 21etara, goi maila, Euskaltzaleak-en
Asteazkenetan, 18etatik 20etara, ertaineko maila Euskaltzaleak-en
Euskara tailerra dantzarientzat
Ostiraletan, 19etatik 21etara
Eskaintza honetaz gain, eta aurrez aurreko klaseetara joan ezin direnentzat on line ikasteko aukera ere ematen du Euskaltzaleak-ek. Ikastaroa oinarrizko mailatik hasten da, moodle plataforma batean dago kokatuta eta tutoretza pertsonalizatua du.
Izena ematea euskal etxearen egoitzan egin daiteke: martxoaren 3tik aurrera, egunero, arratsaldeko 6etatik 8etara eta astearte eta ostegunetan goizeko 11etatik ordu 2etara; edo emailez euskaltzaleak@yahoo.com.ar edota idiomavasco@gmail.com helbide elektronikoetan.
Informazio gehiago eskuratzeko, Euskaltzaleak Baires-en, http://euskaltzaleak.org.ar webgunean edo (54) 11 43076308 telefonoan.