euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek aurrez-aurrekoa egingo du datorren ostiralean 2022ko lehenengo Topaketa

2022/02/28

Emakumeen Eguna izango du gogoan datorren ostiralean egingo duen urteko lehenengo Topaketan
Emakumeen Eguna izango du gogoan datorren ostiralean egingo duen urteko lehenengo Topaketan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarte eta euskaltegiak aurrez-aurrekoa egingo du aurtengo bere lehenengo topaketa. Datorren ostegunean izango da, martxoaren 4an, aukera baliatuz bat egiteko Martxoaren 8arekin, Emakumeen Eguna. Elkarretaratzean, Carlos Gabilondo eta bere Euskal Zinema Ibiltaria lankide, Elena Tabernaren 'Acantilado' (2016) filma eskainiko dute Emakumeen Eguna gogoan hain zuzen, omenaldia eginez zuzendari nafar honen ibilbide oparoari.

Filma, egiazki gertatutako kasu batean oinarrituta, Lucía Etxebarriaren 'El contenido del Silencio' nobelaren bertsio librea da eta film labur bat lagun pantailaratuko du Gabilondok, ondoren, ohi bezala, debate bati ekiteko. 

Hitzordua Centro Cultural "El Limonero" Kultura Etxean antolatu du Euskaltzaleak-ek, Salguero 668, CABA, 20:00etan. Aurtengo lehenengo ekitaldia izateaz gain, lehenengo elkarretaratze presentziala ere izango da, leku handiagoan espazio eta tarte handiagoekin osasuna hobeto zainduko delakoan, beti ere elkartzeko eta partekatzen segitzeko aukerak sortzearen alde lanean segitzeko asmotan.

Euskaltzaleak - Buenos Airesko euskal elkarte eta euskaltegia
Webgunea: https://euskaltzaleak.org.ar
Facebook: https://www.facebook.com/euskaltzaleak
Twitter: https://twitter.com/idiomavasco
Instagram: https://www.instagram.com/idiomavasco



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia