euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea’k gonbitea luzatzen die artistei lanak Nazioko Kongresuan erakusteko

2015/06/15

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatearen logotipoa
Buenos Airesko Euskal Unibertsitatearen logotipoa

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea  elkarteak (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) Kongresu Nazionaleko Liburutegian urtero antolatzen dituen Euskal Kultura Jardunaldiak beren 4. ediziora iritsiko dira aurten. Ekitaldia abuztuaren 21etik irailaren 2ra luzatuko da, tailerrak eta zine emanaldiak barne. Jardunaldiekin batera arte erakusketa bat ere egingo da  eta antolatzaileek deia luzatu diete Diasporako artista plastikoei, euren obrak bertan erakusteko aurkez ditzaten. Epea ekainaren 30ean bukatuko da. 

Buenos Aires, Argentina. Marite Echegoyen bultzatzaile nagusia duen Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea (UVBA) izeneko taldeak Euskal Kulturari buruzko 4. Jardunaldiak antolatuko ditu Buenos Airesko Kongresu Nazionaleko Liburutegian.

Euskal kultura euskal etxeetatik kanpo atera eta euskal gizataldearen mugak gainditzeko asmoa duen ekitaldi hau abuztuaren 21ean hasiko da, inaugurazio zeremonia batekin, eta irailaren 2ra arte luzatuko da, aldi oro arratsaldeko 6etatik 8etara, hiriburuko Balvanera auzoko Alsina kaleko 1835. zenbakian. Laugarren edizioari hasiera emateko, Kanky Kozameth Ortiz-ek Gernikako Arbola kantatuko du Euskaltzaleak-eko abesbatzak lagunduta eta euskaltegiko dantzariek euskal dantzak eskainiko dituzte.

Ekimenak iraungo dituen bi asteetan zehar mota askotako proposamenak garatuko dira jardunaldietan, tartean zine emanaldiak, tailerrak eta pintura erakusketa bat. Zinemari dagokionez, Carlos Gabilondoren eskutik Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien Loreak eta Amaia eta Aitor Merino anai-arreben Asier eta biok filmak proiektatuko dira abuztuaren 26an eta irailaren 2an hurrenez hurren.

Tailerrak, berriz, lau izango dira, abuztuaren 24an eta 31an izango dira, bina egun  bakoitzeko, Liburutegiko 1. Aretoan. Horiekin batera, arte erakusketa bat ikusi ahal izango dute KOngresuko Liburutegira hurbiltzen diren guztiek; izan ere, erakusketa burutzen ari diren honetan, deialdia luzatu diete antolatzaileek euskal etxeetako artistei eta euskal etxeekin harremanik ez duten margolariei ere, euren lanak erakusteko ate ak zabalduz. “Erakustaldian parte hartzeko gurekin kontaktatu behar dute interesatuek, Liburutegiak horretarako eskatzen dizkigun pausoak eman ditzaten eta lanen informazioa eskura dezagun. Kontaktatzeko epea ekainaren 30an bukatuko da”, argitu diote EuskalKultura.com-i Buenos Airesko Euskal Unibertsitatetik. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko, euren Facebook kontuan utz ditzakete mezuak. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia