euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Alkartasuna koralak inguruko kantuzaleak, euskaldunak izan ala ez, inguratzera gonbidatu ditu

2007/07/29

Buenos Aireseko Alkartasuna abesbatzako kideak euskal dantzariekin, jardunaldi bat elkarrekin burutu ondoren eginiko argazkian
Buenos Aireseko Alkartasuna abesbatzako kideak euskal dantzariekin, jardunaldi bat elkarrekin burutu ondoren eginiko argazkian

PUBLIZITATEA

Buenos Aireseko Alkartasuna euskal koralak gonbidapena luzatu die kantuzale direnei --'euskaldunak, euskaldunen ondorengoak edota beste edozein nazionalitateetakoak izanik'-- abesbatza ezagutu eta, hala nahi balute, bere kordetara bil daitezen, batez ere kontralto, tenore eta baxuen kasuan. Alejandra Blech-ek zuzentzen duen Buenos Aireseko koral honek asteartero egiten ditu errepikak hiriburuko Gure Echea Euskal Etxean, bi orduz arratsaldeko zazpiak eta laurdenetatik aurrera. Xehetasun gehiago entsaioetara bilduz edota telefono bidez.
Buenos Aires hiriko Alkartasuna euskal abesbatzak eta bere zuzendari Alejandra Blech-ek gonbidatu nahi izan dituzte kantuzaleak orohar, eta bereziki kontralto, tenore eta baxu kordakoak direnak, entsaio edo errepika batera bildu, erakundea ezagutu eta, hala nahi izango balute, bertako jardunetan aritzera. Euskaldunak, euskaldunen ondorengoak eta beste edozein nazionalitateko kantariak dira ongietorriak. Errepikak asteartero gauzatzen dira, bi orduz arratsaldeko zazpiak eta laurdenetatik, bederatziak eta laurdenak arte Gure Echea Euskal Etxean, hiriburu federaleko Pte. Perón 2143an (Junín eta Uriburu bitartean), Buenos Airesen. Informazio gehiago eta xehetasunak hona edo hona idatziz, aipatutako egun eta orduetan entsaio batera hurbilduz edo, telefono bidez, (011) 4373-7785 zenbakira deituz.

Alejandra Blech da gaur egun Buenos Aireseko euskal kantu talde honen zuzendaria. San Juanen --Andeen azpiko hiria eta probintzia-- sortua, bertako San Juan Unibertsitate Nazionaleko Musika departamentuan hasi zituen ikasketak, Miguel Scebba maisuaren ikasle. Kantua eta kantu zuzendaritza gogoko zeuzkanez, 2001-2005 bitartean Cuyoko Unibertsitate Katolikoko kidea izan da eta honen barruan korden burua. Ber denboran 'San Juan Coral' izeneko Koralen Nazioarteko Jaialdietan kanpoko abesbatzen koordinatzaile izana da 2002, 2004 eta 2006ko edizioetan.

Alejandra Blech, marka propioko zuzendari gaztea

'Arturo Beruti' Abesbatzako kantari ere izan da Alejandra Blech 2003ko uztailetik 2005eko martxora arte. Koru zuzendaritzari lotutako ikasketak egin ditu Argentina berna eta kanpoko maisu nabarmenekin, horien artean Antonio Russo, Claudio Morla, Marco Antonio da Silva Ramos (Brasil) eta David Arontes Reyes-ekin (Mexiko). Argentinako Kultura Idazkaritzaren bekadun gisa Nazioko Kultura Zuzendaritzaren baita Nestor Zadoff maisuak zuzentzen duen Gazte Koru Nazionalaren korukide gazteen V, VI eta CII topaketetan partaide aritu izan da.

2006 eta 2007an beka irabazi du Brasilgo Poços de Caldas MGko “7º Festival Música nas Montanhas” eta “8º Festival Música nas Montanhas” jaialdietako Koru Zuzendaritza eskoletan parte hartzeko. 2005eko martxoan Buenos Airesera bizitzera etorri zenetik Santiago Cano maisuak zuzentzen duen Vocal Vox Animae koruko kide da eta 'Coro de Padres de la Nueva Escuela Argentina 2000'-ko zuzendari laguntzaile aritu da 2005eko irailetik 2007ko apirilera arte.

Simón Blech musikari eta zuzendari famatuaren biloba den Alejandra Blech Arte Musikalen Lizentziako bigarren urtea ari da aurten ikasten, Koru Zuzendaritza alorrean Arte Unibertsitate Institutu Nazionalean (IUNA). Torquato Tasso Etxeko Abesbatzako zuzendaria da eta baita Alkartasuna Ganbara Abesbatzakoa ere.


Lotura interesgarriak

Koralaren emanaldia San Nicolaseko Liburu Azokan
2006ko urriaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Gauza bera EuskoSaren
'El coral en la X Feria del Libro de San Nicolás'

Alkartasuna Navarroko Kolektibitate Jaian
www.euskarakultur.org-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia