euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesen, Iparraldeko Euskal Etxeak bere ohiko Sorgin Afariarekin ospatu du San Juan gaua

2015/06/30

Iparraldeko Euskal Etxeko sorginak, sariak eta guzti. Argazkian, Eva Turun Barrere eta Juan Carlos Ibarrola
Iparraldeko Euskal Etxeko sorginak, sariak eta guzti. Argazkian, Eva Turun Barrere eta Juan Carlos Ibarrola

PUBLIZITATEA

Urtero bezala, etxeko kide eta lagunak bildu ziren Iparraldeko Euskal Etxean San Juan Gaua eta Ipar Hemisferioko udako solstizioa ospatzeko. 'Sorgin Afaria' topaketan, menu ederra dastatu eta jolasak ere egin zituzten bildutakoek. Sorgin Txapelketa ere antolatu zuten eta irabazlea Eva Turun Barrere izan zen. Ekitaldi honen berri ematearekin batera, Iparraldeko Euskal Etxeak ostegun honetan Augusto Bedacarratz itsas pilotoak eskainiko duen hitzaldira gonbidatzen du.

Buenos Aires, Argentina. Hamazazpi urteko tradizioari jarraituz, ekainaren 20an ospatu du aurten Iparraldeko Euskal Etxeak bere Sorgin Afaria. Irudi, oihal beltz eta mamuz apaindutako aretoan, afari ederra partekatu zuten gonbidatuek gaueko ekintza programarekin hasi aurretik.

Aktibitateak Juan Carlos Ibarrolaren San Juan suari buruzko azalpen batekin hasi ziren. Horren ostean, eta Emilio de Candidok gidaturik, gonbidatuak kintxoko patiora joan ziren, bertan piztuta zegoen suan, eta Mikel Laboaren Baga Biga Higa-ren aterkipean, papertxoetan idatzitako euren desioak erretzeko.

Sorginak suaren inguruan ibili ondoren, mozorro onenak hautatu zituen Kultur Azpibatzordeko kide diren Rosa Misciagna, Cristina Cordara eta Carlos Martinezek osatutako epaimahaiak. Irabazleak Eva Turun Barrere (lehenengo postuan) , Maritxu Aguirrebengoa (bigarrenean), eta Ana Ortiz de Guinea (hirugarrenean) izan ziren; eta Juan Karlos Ibarrolak ere izan zuen aipamen berezi bat, laugarren postuan geratzeagatik. Jaiari amaiera emateko, jolasak, dantzak eta zurrakapotearekin topa egitera gonbidatu zituzten anfitrioiek bildutakoak.

Uztaileko Hitzaldia

Hitzaldien programari segida emanez, “Super Etendard hegazkin eskuadrila Hego Atlantikoaren gatazkan” izenburuko mintzaldia eskainiko du Augusto Bedacarratz itsas pilotoak Iparraldeko Euskal Etxean. Hitzordua ostegun honetan, uztailaren 2an izango da, arratsaldeko 7:30etan, sarrera libre eta doanik.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia