Bere barne araudiak agintzen duena betez, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca edo Eusketxe bezala ezagunagoa den euskal elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du, datozen bi urteetan ere orain arte lehendakari izan den Maria Elena Etcheverry izango delarik lehendakari, eta gisa bera Aitor Alava lehendakariorde.
Buenos Aires, Argentina. Elkarteko honako bazkideek gobernatuko dute Eusketxe 2015-2017 urtealdian, erakundeko Batzar N agusiak halña hautaturik:
-Lehendakari: María Elena Etcheverry
-Lehendakariorde: Aitor Alava Zurimendi
-Idazkari: María del Carmen Echevarne
-Idazkariorde: María Raquel Bidegain
-Diruzain: Rosa Isabel Misciagna
-Diruzainorde: Emilio Padín Merino
-Batzordekide titular: Mario Árraga Penido
-Batzordekide titular: Marcos Sebastián Amaya
-Batzordekide titular: María Belén Girasole
-Batzordekide ordezko: Marina Aranguren
-Batzordekide ordezko: Maria del Rocío Corales
-Kontu ikuskatzaile: Juan José Guaresti (n)
-Kontu ikuskatzaile: Diego Martín Orellana