euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Nafar Etxeko dantzariek euren jantzi berriak aurkeztu zituzten Autonomien Batasuneko dantzaldian

2008/05/30

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Aireseko Nafar Etxeko dantzariek euren jantzi berriak soinean dantzatu zuten joan den apirilaren 26an Espainiako Autonomien Batasunaren berbenaren baitan. Seigarren edizioz antolatutako jaialdi hau Centro Montañés-Casa de Cantabria delako elkartearen argentinar hiriburuko egoitzan gauzatu zen, Jorge Newbery kalearen 2818.ean.

Dantza eta folklorez beztitutako deialdia elkarte anfitrioiaren jai-aretoan eraikitako oholtzaren gainean egin zen, eraikin barruan. Kanpoaldean, berriz, aire zabalean, Nafar Etxearen izenean bildutako bazkide eta lagunek jan-edateko mozkin nafar tradizionalen eskaintza egin zieten bertara hurbildu zirenei, Argentinako Autonomia Espainiarren Batasuna osatzen duten elkarte bakoitzak bere tokiko produktuen aurkezpen eta dastaketa eskaintzen duen festa honetan.

Lotura interesgarriak

Buenos Aireseko Nafar Etxea
www.centronavarro.org

Centro Montañés-Casa de Cantabria de Buenos Aires
www.casasdecantabria.org delakoan

Nafarroako Gobernuaren webgunea
www.navarra.es/home_eu



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia